Kontaktatu

Ziurtatutako kalitatea

Zorrotzaurre Klinikak nazioarte mailan, izen handiko eta maila altuena duten ziurtagirien alde egin du, arlo guztietan zentroak duen kalitate handiko asistentzia eta segurtasun klinikoa egiaztatzeko. Izen handiko profesionalak, teknologia aurreratuenak eta kalitate handiko asistentzia eskaintzeko apustua egiteak egingarri izatea lortu dute.

JCI

IMQ Zorrotzaurre Klinika Joint Commissioneko Ereduaren arabera bermatuta dagoen Euskal Herriko ospitale bakarra da, hau da, munduko kreditaziorik ospetsuena duena, kalitate eta segurtasun asistentzialaren irizpide zorrotzengatik. Espainiar estatuan zortzi ospitalek baino ez dute JCIeko kreditazioa. Kreditazioa 2013ko azaroan lortu zen. 

UNE

Segurtasun Klinikoa asistentzia zerbitzuari lotutako berezko osagarria da, hori dela eta, Klinikak segurtasun klinikorako hainbat ekimen garatu ditu, pazienteek praktika asistentzialean arrisku askoz txikiagoa izan dezaten. UNE 179.003ren araberako kreditazioak bermatzen duenez, Segurtasun Klinikoa ondo kudeatzen da eta Klinikak etengabeko hobekuntza emateko konpromisoa dauka. Kreditazioa 2014ko apirilean lortu zen. 

ISO_9001

IMQ Zorrotzaurre Klinikak eskumen osoko ISO 9001: 2008 kreditazioa dauka: ospitalizazioa, larrialdiak, Unitate Kirurgikoa, Onkologia, Farmazia, etab. Kreditazio honek, besteak beste, Klinikara bertaratzen diren pazienteak kontuan hartuz, egiten diren kudeaketa, kalitate eta orientabide eginkizun onuragarriak aitortzen ditu. AENORrek emandako "eskumen osoko" kreditazio hori 2014ko apirilean lortu zen. 

ISO_45001

MQ Zorrotzaurre Klinikan lan egiten duten pertsona guztien segurtasuna Klinikaren eginkizunen artean sartzen da, ezarritako arauzko auditoriak baino haratago. Kreditazio honek Klinikako langileen baldintza ergonomiko eta laboralen kudeaketa egokia eta egindako hobekuntza aitortzen ditu. Kreditazioa 2015eko ekainean lortu zen. 

UNE_166002

UNE 166.002 arauaren araberako I-G-i ziurtagiria daukagu. Ziurtagiriak Klinikak honako arloetan egindako ibilbide eta apustua aitortzen dizkigu: zaintza teknologikoa, Ikerkuntza eta Berrikuntza proiektuak diseinatu eta ezartzea, ezagutza zabaltzea eta sormena kudeatzea, besteak beste. 

UNE_179006

Ospitaleetako osasun-arretarekin lotutako infekzioak zaintzeko, prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema IMQ Zorrotzaurre klinikan aplikatzeko estandar bat da, zaintza-sistema bat inplementatzeko, mantentzeko, dokumentatzeko eta hobetzeko, osasun-arretarekin (IRAS) lotutako infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko. 2019an ziurtatua.

ISO_14001

ISO 14001 nazioarteko arauak ingurumena kudeatzeko sistema baterako baldintzak ezartzen ditu. Arau honen araberako ziurtagiriak enpresa bakoitzari laguntzen dio iraunkortasunarekiko eta ingurumen-kontzientziarekiko konpromisoa erakusten eta ingurumen-errendimendua hobetzen, baliabideak modu eraginkorragoan erabiliz eta hondakinak murriztuz. IMQ klinikak 2011tik daude ziurtatuta.

ISO_50001

2016ko martxoan Eraginkortasun Energetikoaren ziurtagiria eskuratu genuen, energia kontsumoaren eragina gutxitzeko apustua eta konpromisoari esker.

quality_healthcare

IDIS Fundazioak Asistentziaren Kalitatearen Bikaintasuna aitortzen dio IMQ Zorrotzaurre Klinikari, kalitatea etengabeko hobekuntzaren kulturatzat hartzen duelako, kalitate-sistema progresibo eta jarraitua ezartzen ahalegintzen delako eta bere prozesuei ahalik eta berme gehien emateko beharrezko ziurtagiriak lortu dituelako.

 

SEP

2018an, IMQ Zorrotzaurre klinikak EFQM eredua erabiliz bikaintasun jasangarria lortzeagatik ziurtatu zuen Ad Qualitatem-ek. Eredu hori Europan erakundeen errendimendua hobetzeko esparru oso eraginkor gisa onartu eta erabili zen.

sa-esp-med-urgencias-emergencias

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Larrialdi Zerbitzua Estatuko lehen zerbitzua izan da SEMES-Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzaren Erakundearen kalitate kreditazioa lortzen. Kreditazio horrek pazienteari ematen zaion kalitateko arreta bermatzen duela kreditatzen du, ikuspuntu teknikotik, zientifikotik, hezitzailetik eta kudeatzailetik larrialdi eta osasun emergentzien artatze sistema guztietan. Kreditazioa 2014ko urrian lortu zen. 

BIC_urgencias

“Best in Class” sarien helburua da Lehen Mailako Atentzioko zentrorik onena, ospitalerik onena eta lurralde nazionaleko zerbitzu eta unitaterik onenak, publikoak zein pribatuak, publikoki aintzatestea, pazienteei ematen dieten arretan bikaintasuna bilatzen baitute.