2007an, IMQ Taldearen egoera ekonomikoari esker, artatze maila beste dimentsio handiago batera igaro ahal izan zen. Deustualdean dagoen Zorrotzaurre eremua berregituratzen ari zela kontuan hartuz, bertan, erreferentziazko zentro berria eraikitzea erabaki zen, Taldean egiten ari zen aldaketaren ikurra irudikatuko zuena.
Bilbo urteak daramatza arkitektura enblematikoaren aldeko apustua egiten herritarren eta ingurunearen arteko harremana hobetzeko, eta hemendik kanpo garapenarekin eta modernitatearekin konprometitutako hiria dela adierazteko. Horregatik, IMQ Zorrotzaurre Klinikaren eraikinaren proiektuari maila estetiko altua eman nahi zitzaion, eta hori baino garrantzitsuagoa, azpiegitura berria oso funtzionala izan behar zen, Klinikaren helburu nagusia IMQk eskaintzen duen zerbitzuaren kalitateari eutsi eta hobetzea delako.
Irizpide horiek kontuan hartuz, Carlos Ferrater eta Alfonso Casares arkitektoek eraikuntza berria diseinatzeari ekin zioten. Eraikina Bilbo berriko paisaiaren erreferente bihurtu eta Zaha Hadidek ingurune hori berregituratzeko diseinatutako proiektuarekin bat etortzeaz gain, langileek modu efizienteagoan lan egin eta pazienteek kalitate goreneko osasun arreta jasotzeko aukera ematen du.