Erditzea bizitzarik momentu berezitarikoa da. Hori dela eta, IMQ Zorrotzaurre Klinikan erditzean arreta emateko azpiegitura eta diziplina anitzetako taldeak ditugu. Prozesu honetan, egunean 24 orduz elkarlanean aritzen dira gehieneko segurtasuna emateko amari zein jaioberriari.
Ezinbestekoa da haurdunaldiaren kontrol egokia egitea. Ginekologoarengana zenbat aldiz eta zenbatero joatea kasuaren araberakoa izango da; eta haurdunaldiko zein astetan zauden kontuan hartuz, proba batzuk edo beste batzuk egingo dira, hala nola odol analisiak, gernu analisiak edo ekografiak. Horiek zure haurdunaldia behar bezala garatzen den eta umekia ondo dagoen ikusteko balio dute.
Proba batzuk haurdun dauden emakume guztiei egiten zaizkie, beste batzuk, ordea, zenbait baldintza pairatzeko arriskuan egon daitezkeenei, besteak beste, 35 urte baino gehiagoko emakumeei, nerabeei, haurdunaldi anitza dutenei, aurreko haurdunaldietan konplikazioak izan dituztenei eta gaixotasun kronikoak dauzkatenei.
Egiten diren proben artean, 4D ekografia egiteko aukera dago. Hainbat abantaila emateaz gain, zure umetxoaren aurpegiaren irudia ikusi dezakezu gehieneko kalitatearekin, testura leun eta delikatuei esker. Beren bihotz taupadak entzutea ez ezik, nola egiten duen irribarre, aharrausi, nola mugitzen den sabel barruan edo atzamarra nola miazkatzen duen ikusiko duzu. Bizitzan momentu bakarra eta gainera, geroago, familia eta lagunekin partekatu ahal izango duzu.
Jaiotze Plana ekarri nahi baduzu, IMQ Zorrotzaurre Klinikan bat eskeintzen dizugu, zure harrera egunean aurkeztu ahal izango duzu, haurdunaldiaren laburpenarekin eta beste proba osagarri batzuekin batera.
Klinikak 5 dilatazio-gela, 2 erditze-gela eta zesareetarako ebakuntza-gela bat ditu, gerta daitezkeen erditzeak artatzeko.
Gure instalazioak aurrez aurre ezagutu nahi badituzu eta gure profesionalekin dituzun zalantzak argitu nahi badituzu, bidali mezu elektroniko bat bloqueobstetrico@clinica.imq.es helbidera zure izena eta bi abizen adieraziz, lagunduta bazatoz (laguntzaile bakarra) eta zure erditzeko aurreikusitako data adieraziz. Bisitak 40-60 minutu inguruko iraupena izango du eta hilean behin egiten da.
Aurrez aurre egiteko aukerarik ez baduzu, birtualki egin dezakezu, sakatu HEMEN.
Erditzear zaudela nabaritzean, Klinikako Larrialdi Orokorretara zuzenenean jo, bertan datuak hartuko dizkizute, identifikazio eskumuturrekoa jarriko dizute eta Obstetrizia Unitateraino lagunduko zaituzte. Unitatean azterketa obstretikoa egingo dizute eta jakingo dute ea erditze prozesua hasi den ala ez.
Hasi bada, Dilatazio gela batera joango zara, komunaz, telebistaz eta abarrez gozatzeko aukera izango duzu. Horrez gain, kontrol zentral batek monotorizatuta egongo zara, bertatik espezialistek zure garapena eta zenbatero dituzun kontrakzioak kontrolatu ahal izateko.
Dilatatu ondoren, erditze gela batera igaroko zara eta zure bikoteak lagundu ahal izango zaitu, medikuak kontrakoa esan ezean.
Zure umetxoa izatean, Amaberrien solairura igo aurretik, 2 orduz aurreko dilatazio gelan egongo zara modu egokian kontrolatzeko, zure zein jaioberriaren osasun egoera kontrolatzeko.
Zure egonaldia solairuan 48 ordukoa izango da, erditze normala izan bada, edo 3-5 egun bitartekoa zesarea izatekotan. Horretarako, gela zabala eta erosoa izango duzu, zure eta zure jaioberriaren beharretara egokituta. Amaberrien solairuan sendaketak egingo dizkizute eta beharrezkoak diren zainketak ahalik eta azkarren osatzeko asmoz. Gainera, Pediatria taldeak zein Ginekologiakoak zure zalantzak argituko dituzte eta gomendatuko dizute zer egin behar duzun zeure burua eta zure umetxoa Klinikan modu egokian zaintzeko, bai eta etxean ere.
Erditze gelan zein ondoko puerperioan, jaioberriari lehenengo azterketa fisikoak egigo zaizkio, bere bizitasuna eta Jaioberrien Unitatera lekualdatzeko beharra duen ala ez baloratzeko. Jaioberriari pisua jasoko zaio; K bitamina duen muskulu barneko injekzioa jarri, eritromizina duen pomada begietan eman konjuntibitisa prebenitzeko eta zilbor hestea desinfektatuko zaio.
Jaioberriaren lehenengo azterketa mediko zehatza erditu ostean, hurrengo egunean egiten da. Pediatrak azterketa fisiko osoa egingo du. Momentu honetan, pediatrak jaioberriari buruzko informazioa eman ahal dizu, bai eta bere zainketen edo itxura fisikoaren berezitasunen inguruan zalantzak argitu ere.
48 ordu pasa ondoren, orpoaren proba egingo da. Jaioberriari orpoan ziztada bat emango zaio eta lortutako odol tantekin odol analisia egingo da, sortzetiko gaixotasunik dituen jakin ahal izateko.
Jaioberriari dagozkion zainketei eta elikadurari buruz izango dituzun zalantza guztiak pediatren taldeak eta erizainek argituko dizkizute eta 24 orduz edozein beharretarako izango dituzu.Tanto en el paritorio como en el puerperio inmediato, se le habrán hecho ya los primeros exámenes físicos al bebé para valorar su vitalidad y la necesidad o no de trasladarlo a la Unidad Neonatal. Se procederá a pesarlo; se le pondrá una inyección intramuscular de vitamina K, se le administrará una pomada de eritromicina en los ojos para prevenir la conjuntivitis y se desinfectará el cordón umbilical.
Dilatazio gela, ebakuntza gela eta erditze gela guztiek, bai eta Jaioberrien Unitateak ere etengabeko monitorizazio zentrala dute. Horrela, erraz amaren zein jaioberriaren konstanteak kontrolatu daitezke, beren segurtasuna eta garapen klinikoa bermatzeko.
Jaioberrientzako sehaska termikoak eta inkubagailuak daude, umetxoak jaio ostean, erdi mailako zainketak behar dituztenentzat. Horrez gain, lekualdatzeko inkubagailua daukagu, beste ospitale batzuetara eraman behar diren jaioberrientzat.
Veronica Alvarez Sierra
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Laguntza Bidezko UgalketaGarciCesar Ayestaran Fernandez
Ama eta Umeentzako Unitatea
Maria Barreiro Rodriguez
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Pablo Cañas Sanchez
Ama eta Umeentzako Unitatea
Marta Isabel Castillo Martinez
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Eduardo Lopez Arregui
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Juan A. Mieza Arana
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Ama eta Umeentzako Unitatea
Julio Urueña Gonzalez
Ama eta Umeentzako Unitatea
Itziar Villegas Gisasola
Ama eta Umeentzako Unitatea
Nolanahi ere, edozein zalantzarik edo arazorik baduzu, gogoratu zu artatzeko prest talde bat egongo dela beti.
Amarentzat, gomendatzen dugu:
Jaioberriarentzat: Kotoizko 6 body