80. hamarkadan zehar, diru ekarpen handia egin zen gelak behar bezala atontzeko, hau da, ordurako beharrizanetara egokitzeko. 90. hamarkadaren erdialdean, berriz, medikuntzak eta diagnostiko zein kirurgia arloko teknikek garapen handia izan zutenez, eraikina berriro egokitu behar izan zen. Hortaz, kirurgia teknika, botika eta tratamendu berriak gehitu behar izan ziren, garai hartako medikuntzara egokitutako kalitatezkoak zerbitzu modernoak eskaintzeko.
Modernizazio prozesu hori 2008an amaitu zen, Virgen Blanca Klinika “ Da Vinci” kirurgia robotikoa ezartzeari esker, estatu mailako medikuntza pribatuan zentro aitzindari gisa bilakatzean.