<img height="1" width="1" style="display:none" src="https://www.facebook.com/tr?id=1302467143154317&amp;ev=PageView&amp;noscript=1">
Kontaktatu

Instalazioak zerbitzuak

IMQ Zorrotzaurre Klinikak punta-puntako teknologia dauka, ikerkuntza arloan aurreratuen egoteko

Ospitalizazioa

IMQ Zorrotzaurre Klinikak Ospitalizazioko 6 solairu dauzka eraikinaren fatxada poliedrikoan kokatuak.

Ospitalizatuak izango diren pazienteak eta beren senideak klinikan sartzeko, Ollaeta Balleta kaletik sarrera independentea diseinatu da. Sarrerak informazio mostradore berezia eta hainbat harrerako langile ditu.

Sarrera horren ondoan, kafetegia, loradenda eta prentsa kiosko bat kokatuta daude.

Lehenengo solairuan honako hauek daude: Obstetrizia eta Kirurgia Sailak eta Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU), azken horretan, premia eta zainketa bereziak behar dituzten pazienteak ingresatzen dituzte. Horrez gain, bertan, Eguneko mediko kirurgiko ospitalea eta digestio eta arnas endoskopiaren eremua daude.

Bigarren solairuan ospitalizazio ginekologikoa, obstetrikoa, kabikoa eta Zainketa Tartekoetako Jaioberrien Unitatea kokatzen dira. Beste patologietarako ingresuak ez dira hemen izango. 

Gainerako solairuetan, hirugarrenetik seigarrenera, hainbat patologia dituzten pazienteak tratatzen dira. Solairuak espezialitatearen arabera banatuta daude eta erizain eta profesionalen lana errazteaz gain, paziente eta senideei berehalako zerbitzu erosoa eskaintzen diete, beren kasua daraman profesionalak lagunduta.

Kirurgia Sailak honakoak barne hartzen ditu: 7 kirurgia handiko ebakuntza gela, 2 kirurgia txikiko ebakuntza gela eta Endourologia gela 1.

Ebakuntza gelen funtzio eta banaketa momentu oro zirkuitu garbia eta zikina errespetatzeko diseinatuta dago. Horrez gain, kalitate oinarriei eta JCIko pazientearen segurtasunari eusteko ere pentsatuta daude.

Zorrotzaurre IMQ Klinikako ebakuntza gela guztiek teknologia aurreratuenak, probak proiektatzeko pantailak, kirurgietarako dorreak, anestesia orgak eta abar dituzte. Ebakuntza gela batek Da Vinci Robota dauka, kirurgia urologikoan erabiltzen dena. Den den, gure talde bat Euskadin aitzindaria izan da ginekologian erabiltzen, eta etorkizun hurbil batean kirurgia orokorrean eta bestelako espezialitateetan erabiltzeko asmoa dago.

Kirurgia Sailaren barruan, Anestesia ondoko Bizkorketarako Unitatea (ABU) kokatzen da, 12 pazienterako kapazitatea duena. Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU) Kirurgia eta Obstetrizia Sailetatik hurbil dago. 14 gela ditu, zabal eta argitsuak eta pazienteei orientazioa eta ongizate emozionala errazten diete. Bi unitateak pazienteak etengabeko ikusteko eta monitorizatuta edukitzeko diseinatuta daude.

Kokapena
1. Solairua


Zer daukan

  • Kirurgia handiko 7 ebakuntza gela 
  • Kirurgia txikiko 2 ebakuntza gela
  • Endourologia gela 1
  • 12 ABU lanpostu (Anestesia ondoko Bizkorketarako Unitatea)
  • 12 ZIU ohe (Zainketa Intentsiboetako Unitatea)
  • Da Vinci robot kirurgiko 1

Hau Kirurgia Unitate Anbulatorioa da eta banakako 18 boxez osatua dago. Hauetan, kirurgia anbulatorio, endoskopia, hemodinamika edo litotrizia bidez operatuak izan diren pazienteak artatzen dira. Uneoro lagunduak egoteko aukera dago.

Kokapena
1. Solairua
(Sarrera Deustuko Kanala kaletik)

Zer daukan
Banakako 18 box

Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) monitorizazio zentral eta puntako zerbitzu teknikoekin ekipatutako banakako 14 box daude. Gainera, 24 orduko langile espezializatuen arreta ere badute.

Kokapena
1. Solairua
(Sarrera Deustuko Kanala kaletik)

Zer daukan
Banakako 18 box

Kimioterapia tratamenduetarako 11 gela pribatu ditu. Bakoitzak komuna, wifia eta telebista dauzka.

Badauka itxarongela propioa ere. Onkologia Unitate barruan dago eta kontsulta, erradioterapia eta diagnosi euskarriei esker, minbizia diagnostikatzeko eta tratatzeko zerbitzu osoa eskaintzen du.

Kokapena
1. Solairua
(Sarrera Deustuko Kanala kaletik)

Zer daukan

  • 11 gela pribatu

  • Komuna, Wifia, Telebista

  • Itxarongela

Klinikak banakako 157 dela dauzka, 2. eta 6. solairuen artean banatuta daudenak.

Gela guztiek komun osoa, telebista, kutxa gotorra eta wifia dauzkate. Horrez gain, pazienteen zein senideen egonaldia erosoagoa izateko, beharrezko altzariak dituzte, gela bakoitzean gauez laguntzen geratzen denarentzako ohea barne.

Erosotasun eta instalakuntza bereziak nahi dituztenentzat, Klinikak 15 suit gela ditu. Hauek, gela arruntek eskaintzen dituzten erosotasunez gain, 63m2 inguruko tamaina eta suite-aurrea dute, egongela, telebista, irakurtzeko lanpara eta hozkailuarekin.

Gela guztiek aire girotua dute, horrexegatik leihoak itxita edukitzea gomendatzen dugu, zure erosotasunerako egokia den tenperatura mantentzeko.

Higiene pertsonalerako nezeserra daukazu; barruko gauzaren bat amaitu bada, langileei eskatu.

Gainera, klinikak banakako 5 dilatazio gela ditu, erditze unitatean.

Larrialdi

LARRIALDI ZERBITZUA, 24 orduz urteko 365 egunetan, 24 orduz, espezialisten presentzia fisikoa duen zerbitzua da.

IMQ Zorrotzaurreko larrialdiek TRIAJE deitutako kalitate asistentziala hobetzeko sistema homologatua daukate ezarrita. Hain zuzen, paziente bakoitzak daukan koadroaren larritasuna azkar ebaluatzeko prozesua da, eta, honela, tratamenduaren ordena eta tratatzeko lekua eta baliabideak izendatzen dira; atentzio eraginkor eta efizientearen giltza da hau, eta ez da iritsitako ordenaren arabera atenditzen, baizik eta Larrialdietara datozen paziente desberdinek erakusten duten koadroaren larritasunaren arabera.

Larrialdietako Unitatea leku onean dago. Izan ere, beharrezkoa bada, pazienteak Kirurgia eta Obstetrizia Sailetara zuzenean eramateko aukera dago, ospitalizazio eremura pazientearen patologiari hala badagokio. Hori horrela, pazientearen lekualdatze azkarra eta segurua lortuko da.


Sartzeko

Morgan kalea

Kokapena

Beheko solairua

Zer daukan

Heldu eta umeentzako larrialdietarako, 24 orduko larrialdi mediku taldea.

Larrialdi zerbitzuak paziente helduen eremua barne hartzen du (15 urte baino gehiagoko pazienteak). Bertan, banakako 12 box eta larrienen box bat daude.

Larrialdietako eremuan traumatologia zerbutzua dago dagozkion kontsultekin, eta igeltsu eta zainketa gelekin. Larrialdietako eremutik gertu Erradiologia zerbitzua eta hemodinamika gela daude. Hori horrela, probak egitea errazten da eta kontsultei zein pazientei dagozkien gaiak konpontzeko, erantzun azkarra eta arina ematen zaie. 

Kokapena
Beheko solairua

Instalazioak

  • Banakako 12 box

  • Larrienen box 1

Pediatriako Larrialdi Zerbitzuak 3 kontsulta eta 3 box independente ditu guztiz ekipatuak. 24 orduz eta 365 egun lan egiten duten pediatrak dauzka.

Kokapena
Beheko solairua

Instalazioak

  • 3 kontsulta

  • 3 box

Zorrotzaurre Klinikan diziplina anitzeko ginekologoen taldea dugu; besteak beste, anestesistak, pediatrak eta emaginak. Horien lana amak eta beren jaioberriak 24 orduz eta 365 egun zaintzea da.

Larrialdietara sartzeko Morgan kaletik jo. Larrialdi obstetrikoak larrialdi orokorrarekin eta pediatrikoarekin harrera zerbitzua partekatzen du. Bertatik pazientea lehenengo solairuan dagoen Obstetrizia Sailera bidaltzen da. Klinikako zeladore batek pazientea eramaten du.

Kontsulta ginekologikoa dugu zerbitzu hauek dituena: azterketa gela, emaginaren azterketa gela, 5 dilatazio gela, 2 erditze gela eta zesareak egiteko ebakuntza gela 1 egon daitezkeen larrialdiak eta erditzeak artatzeko.

Jaioberriaren segurtasuna bermatzeko, Klinikak Jaioberrien Erdi Mailako Zainketa Unitatea dauka, hain zuzen, atentzio eta zainketa berezia behar duten jaioberriak jasotzen duen unitatea.

Kokapena
Lehenego solairua

Instalazioak

  • 5 dilatazio gela

  • 2 erditze gela

  • Zesareak egiteko ebakuntza gela 1

Kanpo kontsultak

Zorrotzaurre Klinikak guztira 63 kontsulta dauzka, horietatik gehienek larrialdi zerbitzuari, ingresatutako pazienteei eta gainerako espezialitateei laguntza eskaintzen diete. Gainera, pazientei diziplina anitzeko arreta ematen zaie, proba diagnostikoak eta proba osagarriak egiten dituzten zerbitzuekin koordinatzeko aukera dagoelako.

Kanpo Kontsulten irekitze ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 22:00etara da, nahiz eta kontsulten ordutegia mediku bakoitzaren ordutegiaren menpe dagoen.

Kontsultek bereizitako sarrera bat dute, Deustuko Kanala kaletik. Pazientea klinikara autoz heltzen bada, aparkalekutik kontsulten sarrerara zuzenean sartu daiteke. Horrez gain, ibilgailua minutu pare batzuk uzteko gunea dago, kontsulten ate nagusitik oso gertu, taxiz etortzen diren pertsonentzat.

Kontsultak 3 solairutan banatuta daude (-1, 0 eta 1) eta espezialitatearen arabera multzokatuta. Kontsulten kokapenari eta seinaleen laguntzari esker, pazientea azkar eta erraz heldu daiteke edozein eremutara.

Kontsultetako eremu bakoitzak harrera mostradorea eta itxarongela bana dauzka, bertan pazienteei arreta emateko. Itxarongeletan dauden pantaila argitsuen bidez, pazienteek Kanpo Kontsultetara joateko deia ikusten dute.

Zalantzak izatekotan, Eraikineko Kanpoko Kontsultak sarreran informazio mostradorea aurkituko duzu, bertan, adieraziko dizute non dagoen bilatzen duzun medikuaren kontsulta.


Kokapena:

  • -1 solairua: Consultas de Oncología, Neurocirugía, Neurología, Dermatología, Psiquiatría, Cardiología, Gastroenterología pediátrica, Neurología pediátrica, Nefrología pediátrica, Medicina Interna y Chequeos. Laboratorio de análisis clínicos.

  • Beheko solairua: Otorrinolaringologia, Traumatologia, Kardiologia probetako Unitatea: elektrofisiologia, Esfortzu probak, Ekokardiologia.

  • Lehenengo solairua: Urologia, Ginekologia, Talka uhinak, Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua, Anestesia, Bihotz Kirurgia eta baskularra.

Zentroaren zerbitzuak

Klinikak, ospitalizazio eraikinean (Olaeta Balletak kaletik sarrera), badauka errestaurazio gune handia 0 solairuan. Jatetxe zerbitzua dauka, eguneko menuarekin eta plater konbinatuekin.

Ordutegia
07:30etik 21:30era astelehenetik igandera arte jaiegunak barne.

Klinikan badaude edari bero, freskagarri eta janarietako makinak. Horiek ospitalizazio solairu guztien atseden geletan daude (08 logela aurrean), Larrialdietako itxaron gelan, Ospitale Mediko-Kirurgikoaren gelaurrean eta Kanpo Kontsulten eraikinaren informazio mostradorean.

2. eta 3. sotoan (-2 eta -3 solairuetan) 425 aparkaleku daude. Horietatik 12 mugikortasun urriko pertsonentzat dira eta 51 motorrentzat. Aparkaleku guztiak irekiak, zabalak, ondo argiztatuta eta sarbide errazekoak dira.

24 orduz irekita dago urteko egun guztietan.

Aparkalekuak bi sarrera ditu klinikara (igogailuarekin): Bata Kontsulten eraikinean kokatuta dago, eremu horretara doazen pazienteentzat; eta, bestea, Larrialdien eraikinean dago Larrialdietara eta Ospitalizazio eremura doazenentzat, hain zuzen ere.

Aparkalekuak kutxazain automatikoak ditu autoa atera aurretik ordaindu ahal izateko.

24 orduz langileen zaintzapean dago eta eremu guztian telebista zirkuitu itxia dago kamerekin.

Sarrera Julio Urkixo kaletik egiten da

48014 Bilbao
Tel.: 946124037
parkingimq@copark.com 

Ospitalizazio atearen sarreraren ondoan (Olaeta Balleten kalea) dendak daude, eta besteak beste, egunkaria, liburuak, aldizkariak, loreak, landareak edota bestelako opariak aurkituko dituzu bertan. 

Ordutegia: 09:30etik 14:00etara - 16:30etik 20:00etara arte (larunbatetan: 09:30etik 14:30era).

Kapilauak pazienteak sarri bisitatzen ditu.

Solairuan mota honetako laguntza eska dezakezu. -1 solairuan, kapera bat irekita izango duzu beti 8:00etatik 22:00ak arte. Klinikan mezarik ematen ez den arren, kapilaua igandeetan (eta egunero) pasa daiteke komunioa ematera.

Klinikak pazienteen, langileen eta bisitarien lasaitasun eta segurtasunerako, 24 orduko segurtasun zerbitzua dauka. Klinika barruko eta kanpoko hainbat puntutan bideo zaintza kamerak ditugu. 

Klinikak 2 informazio puntu dauzka Ospitalizazioko (Olaeta Balleten kalea) eta Kontsultetako (Deustuko Kanalaren kalea) sarrera nagusietako harreretan. Bertako langileek, paziente eta senideei edozein zalantza argitzen lagunduko diete.

Klinikak Interneterako hari gabeko konexioa dauka (wi-fi teknologia). Bertara zure eskuko gailuarekin sar zaitezke (mugikorra, tableta, ordenagailua).

Sarbide kodea Klinikaren Informazio guneetan eska dezakezu (Ospitalizazioan eta Kontsultetan), baita Erizaintza Kontroletan (Ospitalizazio solairuetan) edo Larrialdiko Onarpenean ere.

Logela guztiek ordainpeko telebista daukate.

Logela guztiek telefonoa daukate eta pazienteak deiak jaso eta egin ditzake.

  • Barne deiak: luzapena markatu.

  • Zure gelako telefonotik Harrerarekin harremanetan jartzeko 9 zenbakia sakatu.

  • Kanpoko deiak: 0 + tonua itxaron + telefono zenbakia markatu.

  • Kanpotik deitzeko: 944 755 000 markatu eta ondorengo aukeretako bat hautatu:

    • Departamentuekin edo zerbitzuekin 3+ zenbakiaren luzapena markatu

    • Logela batekin 33+ logela zenbakia markatu.

  • Onarpena: 3006

  • Kutxa/fakturazioa: 3002

  • Ospitalizazioko informazioa: 9

  • Kanpo Kontsulten informazioa: 3078

  • Radiotaxi: 944 448 888

  • Tele taxi: 944 102 121

  • Bilbobus: 944 790 981

  • Bizkaibus: 946 125 555

  • Renfe: 902 320 320

  • Euskotren: 902 543 210

  • Aireportua (Loiu): 9913 211 000

  • Termibus (San Mames) 944 395 077

Gomendagarria da baliozko objekturik ez ekartzea, eta objektu pertsonalik edota dokumenturik ekartzekotan, hauek jagoteko, zure gelako kutxa gotorrean utz ditzakezu.

Bestalde, protesiak (hortzena, entzunezkoa eta ikusmenezkoa) pazienteak zaindu behar ditu ospitalizazio osoan.

Bai pazienteen, bai laguntzaileen baliozko objektu pertsonalak galtzen edo lapurtzen badira, IMQ Zorrotzaurre Klinikak ez du horren ardura hartzen.

Klinikak badu, IMQ Bezeroaren Arreta Bulegoa. Hori Kontsulten eraikinaren beheko solairuan dago (Deustuko Kanalaren kalea). Bertan, zure polizari, arrisku estaldurari, zure esku dagoen koadro medikoari buruzko informazio guztia eskatu dezakezu, baita nahi adinako informazioa ere.

Bezeroarentzako laguntza:

Astelehenetik ostegunera

9:00-14:00 / 16:00-18:00

Ostirala 08:30-14:30

 

Udako ordutegia

Ekainaren 16tik irailaren 15era

Astelehenetik ostiralera

8:00-14:30

Ospitalizazioko sarreran taxi geraleku bat dago (Olaeta Balleten kalea).

  • Radio Taxi Bilbao 94.444.88.88

  • Tele Taxi 94.410.21.21

  • Radio Taxi Nervión 94.426.90.26

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu