Kontaktatu

Eskubideak eta Eginbeharrak

Zure eskubideak:

 

  • Zure osasun arazoetarako laguntza sanitario etengabekoa, integrala eta kalitatezkoa jasotzea. Eta, zuri dagokizunez, Klinikaren medikuetatik nahiago duzun profesionala aukeratu ahal izatea.
  • Ahalik eta giza kalitate handienetako asistentzia egokia jasotzea. Beti ere, zure balio pertsonal, kultural eta erlijiosoak, intimitatea, segurtasuna eta giza duintasuna ere errespetatuta.
  • Zure prozesuari eta zure osasun egoerari lotutako etengabeko eta osatutako informazioa jasotzea. Era berean, tratamenduari dagozkion erabakietan parte hartzeko eskubidea daukazu.
  • Informazio orokorra eta prestazio eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzea, baita laguntza sanitarioagatik gastu ziurrak eta atzemandakoak ere. Zentzu horretan, pazienteak aseguruaren prestazioak zeintzuk diren ezagutu behar ditu.
  • Aukera terapeutikoa hautatzea. Medikuak aurkeztutako aukera guztien artean, hautatzeko eskubidea daukazu, baita tratamendua jasotzeari uko egiteko eskubidea ere. Modu horretan, borondatezko alta hartu daiteke horri dagokion dokumentua sinatu ostean.
  • Prozesu osoari buruzko informazioaren isilpekotasuna. Horrez gain, jendeak klinikan egon zarela ez jakitea, kontratu edo lege aldetik hori jakinaraztea behartzen ez duten bitartean.
  • Ospitalizazioak zure harreman sozial eta pertsonaletan ahalik eta gutxien eragitea. Horretarako, Klinikak bisita arau zabalena eskainiko du, beti norbaitekin egon zaitezen, unitate berezietan izan ezik.
  • Kexak, erreklamazioak, zorionak eta iradokizunak aurkeztu eta garaian erantzun bat jasotzea.
  • Osasun egoerari buruzko informazio guztiaren berri izatea zure Historia Klinikoan, baita jasotako asistentzia sanitario eta kliniko guztien informazioa ere. Halaber, zure Historia Klinikora nahi beste alditan sartzea.
  • Zure asistentziaz eta osasun egoeraz arduratzen diren langileak ezagutu eta identifikatzea.
  • Norberari ikerketa edo saio klinikoak egiteko onarpena ematea edo uko egitea. Bezeroen baimena nahitaezkoa izango da metodo, arrisku eta helburuak azaldu ostean.
  • Aldez aurreko borondateak errespetatzea, horiek adieraztea ezinezkoa denean; betiere, horri dagokion dokumentuan adierazita.

Eta zure eginbeharrak:

 

  • IMQ Kliniken funtzionamendu arauak ezagutu, jardun, bete eta betearaztea, baita haren eskubide eta betebeharrak ere. Horrez gain, arauak zein zentroaren eskutik ezarritako jarraibideak betetzen ere laguntzea.
  • Zure osasuna zaindu eta horretaz arduratzea. Eginbehar hori, bereziki, beste pertsonen osasunari arriskuak eta kalteak eragiteko arriskua dagoenean eskatu behar da.
  • Identifikazio eta zure osasunari lotutako datu guztiak zuzen eta osorik ematea, baita zuri osasun asistentzia eman ahal izateko ezagutu behar diren eta agian jarraitzen dituzun tratamenduen informazioa ere ematea.
  • Probei eta tratamenduei buruzko erabakiak kontzienteki eta norbere nahien arabera hartu ahal izateko eduki behar duzun informazioa eskatu ahal izatea. Ostean, erabaki horien ondorioak zure gain hartu eta onartu beharko dituzu.
  • Klinikako langileak, gainerako pazienteak eta haien laguntzaileak errespetuz tratatzea.
  • Instalazioak zaintzea, eta Klinika egoera onean egon dadin laguntzea. Horretarako, errespetuz eta gizalegez jokatzea.