IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Kardiologiako Asistentzia Unitatea hurrengo eremuetan asistentzia eskaintzen duen zerbitzu zentrala da: klinikoa (Kanpo Kontsultak, Ospitalizazioa, Zainketa Intentsiboak); irudi bidezko diagnostikoa (3D EKOa, estreseko EKOa, OTA-64, Kardio Erresonantzia, Angiografiak) eta Hemodinamika gelan kateterrez egindako ebakuntzaren bidezko tratamendua (Angioplastia Koronarioak, Balbuloplastiak, TAVI, MitraClip, CIA eta FOPeko itxiturak, Aurikulako apendizearen Itxiturak).
Hemodinamika gela kirofano mistoa da. Bertan, arritmien azterketa eta tratamenduak (Azterketa Elektrofisiologikoak, Nabigatzailearekiko Ablazioak, Taupada markagailua eta DAIa ezartzea) eta Erradiologia Interbentzionistako azterketa eta tratamenduak egiten dira (Angioplastiak, Embolizazioak, Protesi endobaskular aortiko Bertebroplastiak).
Teknika guzti horiek Anestesia, Kirurgia Kardiako eta Kirurgia Baskularreko taldeekin lankidetza estuan jardutea eskatzen dute.
Kokapen finkoa duten guardiak ditugu Hemodinamikan 24 orduz/365 egunez, eta langile kualifikatuak daude Lehen Mailako Angioplastia Miocardioko Infartu Akutuaren tratamendu gisa eskaintzeko.
EKOa: - 3D EKOa, estress EKOa, Esofago zeharreko 3D EKOa.
OTA-64: Koronariografiak, TAVIren aurreko azterketak
EMN: Miokardioaren perfusioari eta miokardioaren bideragarritasunari buruzko azterketa kardiologikoak, Miokardiopatien azterketa morfologikoak, Gadolinioa hartzeari buruzko azterketak.
HEMODINAMIKA: Ezker eskumako kateterismo diagnostikoak, Koronariografiak, Presio gidak, IVUS, Angioplastia koronarioa Stenta ipinita eta ipini barik, Balbuloplastiak, Larruazalaren zeharreko balbula aortikoak ipintzea (TAVI), CIAren eta FOPren Itxitura, Aurikulako apendizearen Itxitura, Balbulen ihes periprotesikoen Itxitura, Mitra Clip, Aortako Kontrapultsazioko Baloia ipintzea.
ELEKTROFISIOLOGIA ETA ARRITMIAK: Azterketa Elektrofisiologikoak, Nabigatzailearekiko Ablazioak (NAVEX, CARTO), Krioablazioak, Kamera bat, Bi edo Hiruren Taupada Markagailua ezartzea (Bersinkronizagailuak), DAIa ezartzea, kablerik gabeko taupada markagailu endokabitarioa (Mikra) ezartzea.
BASKULARRA: Angiografiak, Angioplastiak, Odoljarioen enbolizazioak, Kimioenbolizazioak, Garuneko Deformazioen Enbolizazioak, porta zainaren eta zain sakonaren Shunta, Zain sakonaren iragazkiak, Bertebroplastiak, Toraxeko aortaren endoprotesia, Abdomeneko aortaren endoprotesia.
Kardiologia Unitatea
Leire Andraka Ikazuriaga
Kardiologia Unitatea
Abel Andres Morist
Kardiologia Unitatea
Enrique Rodriguez Pardo
Kardiologia Unitatea
Ainhoa Rubio Ereño
Kardiologia Unitatea
Roberto Saez Moreno
Kardiologia Unitatea
Bihotz-kateterismoan zunda bat (kateterra) sartzen da bihotzaren barrunbeen barruan, arteria edo/eta hankako zein besoko zain batean ziztada eginda. Kateter horien bidez presioak hartu daitezke eta kontrasteko materiala sartzeko aukera dago, X izpietako irudiak (angiografíak) lortu ahal izateko.
Arteria koronarioen angiografia da. Arteria batetik sartzen den kateter baten bidez, arteria koronarioen jatorrira sartzen gara, kontrastea injektatzen den aortaren erroan. Arteria koronarioen zeharreko jarioan lortzen den kontrasteari koronariografia deritzogu. Gaixotasun koronarioa detektatzeko metodo diagnostiko zehatzena da.
Angioplastia koronarioa arteria koronarioan estututako eremu baten dilatazioa da. Horretarako, baloi bat daukan kateter bat sartzen da arteriaren barruan. Baloia puzteak ateroma plaka zapaldu eta arteria zabaltzen du.
Stenta angioplastiako baloiaren gainean jarritako sare metalikoa da. Baloia puztean sarea zabaltzen da eta arteria koronarioaren hormaren barruan atxikita geratzen da. Este andamiaje interno que proporciona el stent evita la rotura de la placa y mejora el resultado de la angioplastia . Stentek farmakoak askatzeko bitarteko gisa erabiltzeko ere balio dute, erreestenosirik ez egoteko (stent farmakoaktiboak). Stent metalikoak behin betiko geratzen dira arteriaren barruan. Oraintsu agertu dira merkatuan urte batean edo bitan erabat xurgatzen diren stentak (stent bioxurgagarriak).
Kaltetutako arteria kopuruaren eta haien ezaugarri anatomikoen araberakoa da, prozeduren iraunaldia aldakorra da, batez bestekoa gutxi gorabehera hirurogei minutukoa da. Arazo ohikoenak ziztadaren eremuan eragindako odoljario txikiak eta hematomak dira. Hilkortasuna prozedura diagnostikoetan 1/1.000 da eta premia bako prozedura terapeutikoetan, berriz, 1/100 da.
Plaketazko antiagregatzaileak, antikoagulanteak eta ahoaren bidezko antidiabetikoak.
TAVIa ingeles akronimoa da (Transcatheter Aortic Valve Implantation) eta kateterraren bidezko aortako balbularen ezarpena da. Aortako balbula modu larrian oso estua denean, arrisku kirurgiko handiko paziente ahulentzat aginduta dago. Endekapenezko aortako estenosia komorbilitate (lotutako gaixotasun) ugariko adinekoengan eragina duen gaixotasuna da. Haientzat gaixotutako balbula ebakuntzaren bitartez protesi batekin ordezteko tratamendu konbentzionalak oso arrisku handia ekartzen du.
Mitra-Clip izeneko prozeduran kateter baten barruan grapa bat sartzen da balbula mitralean, kuskuak lotzeko eta itxituraren bateraezintasuna murrizteko asmoz. Bihotzaren dilatazioak eragindako balbula mitralaren gutxiegitasunetan (balbularen itxitura ezegokian) aginduta dago, bihotz gutxiegitasun aurreratuko eta arrisku kirurgiko handiko pazienteengan.
CIA Aurikulen arteko Komunikazioaren akronimoa da eta FOP Foramen Oval Permeable esapidearena. Biak aurikulen arteko trenkadaren akatsak dira eta arteriako eta zainetako odola nahasteko arriskua dute. Akats hauek berez zabalgarriak diren protesiekin itxi daitezke, kateterismoaren bitartez aurikulen arteko trenkadan ezarrita.
Ezker aurikulako apendizea ezker aurikularen zati bat da. Bertan fibrilazio aurikularra duten pazienteengan tronboak sortzen dira. Tronbo horiek Garuneko Istripu Baskularra (GIBAS) eragiten dute eta hura ez izateko pazienteek antikoagulatuta egon behar dute, dikumarinikoez (Sintrom) edo antikoagulante berriekin (Dabigratan, Riboroxaban, Apixaban, Edoxaban). Paziente batzuek ezin dute antikoagulanterik hartu odoljarioko arazoengatik edo antikoagulanteak ematen zaizkion arren, GIBASa izaten jarraitzen dute. Paziente hauentzat, ezker aurikulako apendizea ixteko aukera dago bertarako sarbidea estalita. Horretarako, dispositibo bat sartzen zaie, kateterraren bitartez.
Aldez aurretik sedatutako paziente bati, toraxaren hormaren gainean, pala batzuen bidez ematen zaion talka elektrikoa da. Talka horrek erabat desaktibatzen du bihotzeko jarduera elektrikoa, geldialdi labur baten ostean ohiko erritmoari berrekiteko. Fibrilazio aurikularra edo flutter aurikularra bezalako arritmia batzuetan modu programatuan egitea aginduta dago.
Bihotzeko jarduera elektrikoa aztertzea haren barrunbeetan kateterrak sartuta.
Bihotzeko arritmia jakin batzuk kortozirkuituengatik edo kilikaberatasun handitua duten eremuengatik sortzen dira. Azterketa elektrofisiologikoaren bidez aurkitutakoan, korrontea sortzea edo igarotzea saihestuta horietan eragina izateko aukera dago. Horretarako, energia ipini behar da kateter bat (Ablazioa) edo hotza (Krioablazioa) erabilita. Hura ezartzeko puntuak zehatz-mehatz aurkitzeko "nabigatzaileak" erabiltzen dira.
Bihotzeko jarduera elektrikoak aurikuletatik bentrikuluetara igarotzeko arazoak dituenean, “bihotz blokeoa” gertatzen da, pultsu mantsoa, zorabioak edo sinkopea. Taupada markagailuek arazo horiek gainditzeko balio dute, bulkada elektrikoak sortuta eta bihotzera helarazita, hainbat elektrodoren bitartez. Bulkaden sorgailua eta hura elikatzen duen bateria larruazalpean ezarri ohi dira, toraxaren atzealdean. Elektrodo kopuruaren arabera, hainbat taupada markagailu modelo daude: 1 elektrodoa (Aurikulako edo Bentrikuluko Kamera bakarra), 2 elektrodo (Kamera bikoitza) edo 3 elektrodo (Kamera hirukoitza).
Oraintsu jaso ditugu miniaturazko taupada markagailuak. Horietan, bulkaden sorgailua, bateria eta elektrodoa multzo bakarrean bilduta daude, eta eskumako bentrikuluaren barrunbearen barruan kateterra sartu daiteke, behin betiko finkatuta uzteko.
Desfibrilatzaile Automatiko Ezargarriaren akronimoa da. Elektrododun taupada markagailu honek hilkorrak izan daitezkeen arritmiak (fibrilazio bentrikularra, takikardia bentrikularra) detektatzeko eta bihotzaren barruan, elektrodoaren bitartez, deskarga elektrikoa automatikoki emateko gaitasuna dauka. Barne kardiobertsio honek bihotza desaktibatzen du taupadak ohiko erritmoarekin berriro hasi daitezen. Bat-batean hiltzeko arrisku handia duten pazienteen artean hura ezartzea aginduta dago.
Bihotzeko arterien odol jario txikiegia detektatzeko erabiltzen den esfortzu proba da. Esfortzu probek elektrokardiograman (EKGan) aldaketak eginda asaldura hori aurkitu dezaketen arren, estreseko EKOan bihotzeko hormen mugimendua aztertzen da, izan ere, EKGa baino sentikortasun handiagoa dauka jarioaren eskasiak antzemateari dagokionez.
Ordenagailu bidezko Tomografia Axialaren akronimoa da. 64 ebakidurako (OTA-64) ekipoak erabiltzen dira. Horrek irudiak definizio handiaz berregiteko aukera ematen du. Besoko zain batean kontrastea injektatuta ipini eta kontrasteko boloa arteria koronarioak jaiotzen diren aortaren errora heltzen denean, 15 segundoz irudiak hartzen dira, ondoren ordenagailuz berregiteko eta, horrela, kateterismoa egin behar izan barik koronariografia lortzeko.
Erresonantzia Magnetikoak ehun bigunen ezaugarriak bereizteko balio du. Kardiologian aparteko erabilgarritasuna dauka Miokardiopatiak aztertzeko (Dilatatuak, Hipertrofikoak, Murriztaileak, Eskumako Bentrikuluaren Displasia Arritmogenikoa), perikardioaren analisia (Perikarditis Behartzailea) eta tumore kardiakoak. Miokardio Infartuaren ostean, miokardioaren bideragarritasuna baloratzeko ere erabilgarria da.
Tefloiz estalitako egitura metalikoak dira, berez zabalgarriak, kateterraren bitartez aortaren argiaren barruan ezartzeko. Arterian ziztada eginda sartzen da eta aginduta dago Aortako aneurismak zein Aortako disekzioak artatzeko.
Zapaldutako bizkar hezurra zementatzea edo/eta zabaltzea da, larruazalaren zeharreko ziztadaren bidez.
Odol hodi baten jarioa buxatzea da. Horretarako, tronbosia laguntzen duten egiturak (“coils” deiturikoak) injektatzen dira. Hurrengo kasuetan aginduta dago: odoljarioak (dagokion arteria enbolizatuta); aneurisma baskularra (aneurisma zakuan tronbosia eraginda); tumoreak, iskemia eta tumorearen fibrosia eraginda, edo farmakoak injektatuta (kimioenbolizazioa).