IMQ Virgen Blanca Klinikak Ospitalizazioko solairu bi, Eguneko ospitale kirurgikoa eta ospitale medikoa-endoskopien unitatea dauzka. Gainera, ospitalizazioko gelen ondoko eremuetan, errehabilitaziorako berariazko atala eta hemodialisirakoa daude.
Ospitaleratutako pazienteek eta haien bisitariek Mendiri maisua kaleko 2. zenbakian dagoen sarrera nagusia erabili behar dute.
Sarrera horren ondoan pazientearentzako harrera zerbitzua, IMQko bulegoa, informazioko mostradorea, kanpo kontsultak eta kafetegia daude.
-1 solairuan, berriz, Eguneko ospitale kirurgikoa eta Bloke kirurgikoa, sei ebakuntza gelarekin eta BIZKORKETA/ABU Anestesiaondoko Bizkorketarako Unitatea daude. Azken honen inguruko informazio zehatza jasoko duzu ordutegiei eta jarraitu beharreko pausuei dagokienez.
Lehenengo solairuan Endoskopia unitatea, Eguneko ospitale medikoa eta Hemodialisi zerbitzua daude
Bigarren eta hirugarren solairua ospitalizazio orokorreko solairuak dira, kirurgikoa zein medikoa.
Bigarren solairuan gainera, errehabilitazio zerbitzuak gimnasioa eta boxak dauzka. Horietan pazientearen gaitasun funtzionala hobetzera bideratutako tratamenduak egiten dira.
Bloke Kirurgikoak kirurgia nagusiko 5 ebakuntza gela eta kirurgia txikiko ebakuntza gela dauzka. IMQ Virgen Blanca Klinikako kirofano guztiek teknologia aurreratuena dute, frogetarako proiekzio pantailak, kirurgia dorreak, etab.
Blokean, gainera, ABU -Anestesiaondoko Bizkorketa Unitatea- dauka, 9 pazienterentzako lekuarekin, boxak erizaintzako postu baten inguruan daude; horrela, pazienteak beti egongo dira zainduta.
Kokapena
-1 solairua
Zer daukan
Kirurgia nagusiko 5 ebakuntza gela
Kirurgia txikiko ebakuntza gela 1
ABUren (Anestesiaondoko Bizkorketa Unitatearen) 9 postu
Kirurgia Anbulatorioko Unitatea da eta banakako 10 boxez osatuta dago. Horietan kirurgia anbulatorioaren bitartez ebakuntza izan duten pazienteak artatzen dituzte eta suspertzen dira. Edozein momentutan beste norbaiten laguntza izan dezakete (paziente bakoitzeko laguntzaile bat egotea komeni da). Bloke kirurgikoaren ondoan dagoenez, pazienteari zirkuitua egitea errazten dio eta prozedura kirurgikoa bizkorrago egiteko aukera eskaintzen du.
Kokapena
-1 solairua
Sarbidea
Sarrera nagusia
Igogailuak
Eskailera nagusiak
Zer daukan
Banakako 10 box
Banakako 9 box daude, monitorizazio zentralaz nahiz puntako baldintza teknikoez hornituta eta horrelako unitateetako langile espezializatuez osatuta. Gainera, langile espezializatuen arreta ere badute 24 orduz.
Kokapena
-1 solairua
Zer daukan
Banakako 9 box
Klinikak banaka erabiltzeko 58 gela dauzka, 2. eta 3. solairuetan. Gela guztiek komun osoa, telebista, kutxa gotorra eta wifia dauzkate. Horrez gain, pazienteen zein senideen egonaldia erosoagoa izateko beharrezko altzariak dituzte, gela bakoitzean gauez laguntzen geratzen denarentzako ohea barne.
Higiene pertsonalerako nezeserra daukazu; haren barruko gauzaren bat amaitu bada, langileei eskatu.
Larrialdi zerbitzua, 24 orduz Zerbitzu honetako espezialistak urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduz daude bertan. IMQ Virgen Blanca Klinikako larrialdiek kalitate asistentziala hobetzeko sistema homologatua ezarrita daukate, TRIAJEA deritzona. Horren arabera, paziente bakoitzaren larritasuna azkar ebaluatzen da eta, honela, lehenago artatu beharrekoen ordena eta horretarako lekua nahiz baliabideak esleitzen dira; eredu hau arreta eraginkor eta efizientearen giltza da eta horretan ez da heldu ahalako ordenaren arabera artatzen, baizik eta Larrialdietara heldutako pazienteen egoeraren larritasunaren arabera.
Larrialdien kokapenak kaletik arin sartzeko aukera eskaintzen du eta, era berean, lotura ona dauka klinikako beste atalekin. Hala, behar izanez gero, pazientearen patologiaren arabera, zuzenean joan daiteke Bloke Kirurgikora, irudiaren bidezko atalera eta ospitalizazioko eremura, hura arin eta seguru lekuz aldatzeko moduan. Zerbitzuen Estaldura: Virgen Blanca Klinikak osasun sozietate pribatu gehienei estaldura eskaintzen die eta laneko, trafikoko, eskolako eta kirol federazioen istripuetarako zerbitzua eskaintzen du.
Sarrera
Mendiri maisua kalea, 2
Kokapena
-2 solairua
Zer daukan
Larrialdietako osasun-ekipoa eguneko 24 orduz
Larrialdietako Zerbitzuak pazienteei zuzendutako atala dauka, banakako 5 boxekin, horietako bat kritikoentzat. Larrialdietako zerbitzuan, Klinikako atal honetara pazienteak ekartzen dituzten patologietarako erantzun azkar eta eraginkorra ematea bermatzen duten medikuak daude.
Kokapena
-2 solairua
Zer daukan
Banakako 4 box
Larrienen box 1
Arin erantzuteko kontsulta 1
Virgen Blanca Klinikak kanpo-kontsultetako hainbat atal dauzka: kardiologia, neurofisiologia, mediko errehabilitatzailea, barne medikuntza, kirurgia orokorra, kirol federakuntzak, alergologia…
Kontsulta gehienak klinikako beheko solairuan daude eta itxarongelak dituzte banaka eta modu pertsonalizatuan artatuak izateko.
Halaber, 4. solairuan haur audiometriako unitatea eta polisomnografiako azterketa gunea daude.
Kokapena
Beheko solairua
1. solairua (traumatologia)
4. solairua: Haur audiometriako unitatea eta polisomnografiako azterketa gunea
Eraikineko beheko solairuan kafetegia dago eta, honen ondoan, jatetxea, guztiei irekita. Arrazoi higienikoengatik, zerbitzatutako elikagaiak eta edariak kafetegian bertan kontsumitzea eta pazienteei horrelakorik ez ematea aholkatu nahi dizuegu; hala ere, galdetu beti osasun langileei.
Ordutegiak
KAFETEGIA
Astelehenetik ostegunera: 8:00– 20:00
Ostiraletan: 8:00-17:00
Larunbatetan: 8:30 – 12:00
Igandetan: itxita
JATETXEA
Astelehenetik ostegunera: 13:00– 15:15
Larunbat eta igandetan: itxita
*mesedez galdetu ordutegiak urteko aldiaren arabera
Klinikak ez dauka berezko aparkalekua baina araututako aparkalekuko TAO sistemako eremua dauka bere inguruan.
Klinikak pazienteen, langileen eta bisitarien lasaitasun eta segurtasunerako, Klinika barruko eta kanpoko hainbat puntutan bideo zaintza kamerak ditugu.
Klinikak informazio gune bat dauka sarrera nagusiko harreran bertan (Mendiri Maisua kalea), pazienteek edo eurekin doazen lagunek zalantzaren bat izanez gero, bertako langileek argitu diezazkieketen.
Klinikak bakoitzak norbere ordenagailua erabiltzeko WIFI sistema dauka. Zerbitzu hau erabiltzeko eskatu Informazio gunean.
IMQ Gonbidatuen Wi-fi-ra konektatu ondoren, automatikoki irekiko da sartzeko ataria. Hori gertatuko ez balitz, nabigatzaile bat ireki beharko genuke eta web orri batera nabigatzen saiatu, atarira birbideratzeko. Beharrezkoa izango da gonbidatuen Wi-Fi erabiltzeko politika irakurri eta onartzea eta prozesua amaitzeko Onartu botoia sakatzea. Une horretatik aurrera, gonbidatuen Wi-Fi bidezko Interneteko konexioa izango dugu egun batez.
Logela guztiek telebista daukate.
Gela guztietan telefonoa dago, pazienteek erabili ahal izango dute deiak egiteko nahiz jasotzeko.
Kanpoko deiak: 0 + tonua itxaron + telefono zenbakia markatu.
Telefono gunearekin harremanetan jartzeko, “9” zenbakia sakatu.
Ospitaletik kanpo deitzeko: 944 127 011 + 1 Luzapena + gela zenbakia
Deiak Administrazioan ordainduko dira fakturarekin batera
Telefono gunea: 9
Informazio gunea: 1806
Administrazioa: 1800
Harrera: 1807/1808
Larrialdiak: 1854/1111
Radiotaxi: 944 448 888
Tele taxi: 944 102 121
Bilbobus: 944 790 981
Bizkaibus: 946 125 555
Renfe: 902 320 320
Euskotren: 902 543 210
Aireportua (Loiu): 913 211 000
Termibus (San Mames) 944 395 077
Ahal izanez gero, ez ekarri baliozko gauzak zentrora, dena den, gela bakoitzean segurtasun kutxak izango dituzu. Klinika ez da objektuen galtze edo lapurretez arduratuko.
Klinikako bi eremutan edariak zein jatekoak dituzten hainbat makina ditu; -2 solairuan, larrialdietako harrera ondoan eta lehenengo solairuan, hallean. IMQren Bezeroentzako Arreta Bulegoan.
Beheko solairuan IMQren bulego bat duzu baimenak eta bolanteak tramitatu ahal izateko Klinikatik atera gabe.
Bezeroarentzako laguntza:
Astelehenetik ostegunera
9:00-14:00 / 16:00-18:00
Ostirala 08:30-14:30
Udako ordutegia
Ekainaren 16tik irailaren 15era
Astelehenetik ostiralera
8:00-14:30
Begoña Basilikaren aurrean taxi geltokia dago.
Radio Taxi Bilbao: 94 444 88 88
Tele Taxi: 94 410 21 21
Radio Taxi Nervión: 94 426 90 26
Bestelako garraioetarako, begiratu Nola heldu atala
Pazienteok ahalik eta ondoen artatuak eta zainduak sentitzea nahi dugu. Beraz, edozein momentutan, alderdiren bat hobetzeko dagoela ikusiz gero, ez izan zalantzarik eta jakinarazi iezaguzue. Zentroaren gainbegiralearekin harremanetan jarri eta ahaleginduko da zuen zalantzak zein iradokizunak argitzen. Dena den, baditugu orriak zuen iradokizunak, bai eta esker onak nahiz kexak ere jasotzeko. Hauek informazio gunean eskatu ahal izango dira.