Bizkarraren tratamendurako medikuntza birsortzailea
IMQ Zorrotzaurre klinikako Neurokirurgia zerbitzuak profesional espezializatuak ditu bizkarreko minaren tratamendua abangoardiako tekniken bidez erabiltzen, hala nola, hazkunde-faktore ugariko plasma infiltratzen.
Hazkunde-faktoreak odol-plasman eta plaketen barruan dauden proteinak dira. Proteina horiek zuzenean eragiten diete gorputzaren ehunak sendatzeko eta birsortzeko prozesuei.
Tratamendua munduan ospe handiena duen ikerketa-zentroetako batek garatu du: BTI Biotechnology Institute España. Pazientearen odol-bolumen txikienetik (32 ml) aurrera, hazkunde-faktore ugariko plasma isolatu eta kontzentratu daiteke, gero terapeutikoki aplikatzeko.
Prozesua pazienteari odola ateratzearekin hasten da. Ateratako odola prozesatu egiten da bere osagai nagusiak bereizteko: globulu gorriak, globulu zuriak eta plasma plaketekin. Pazientearen odolaren osagai horietatik abiatuta, teknika integratu baten bidez plasma pertsonalizatua sortzen da, eta, behin aktibatuta, tratamenduan erabiliko da.
Kaltetutako gunean hazkunde-faktore ugariko plasma infiltratzeko, ebakuntza-gelan ebakuntza erraz bat egiten da, 4 ordu inguruko ospitaleratzearekin.
Teknologia honen onurak
-
ATZERATU EGITEN DU giltzadura-endekapenaren aurrerapena
-
MURRIZTU EGITEN DITU hantura eta mina
-
HOBETU EGITEN DITU funtzioa eta mugikortasuna
Tratamendu honek bizkarreko min kronikoei irtenbidea ematen die, eta gaixotasunaren progresioa atzeratzea eta are lehengoratzea ahalbidetzen du, baita mina nabarmen murriztea ere. Pazientearen beraren plasma erabiltzean, errefusak eta albo-ondorioak saihesten dira.
Informazio gehiago: https://neurocirugiabilbao.com/prgf/