Endoskopia izan da digestio-aparatuaren espezialitateak azken hamarkadetan bizi izan duen aurrerapen nagusia, garai batean sumatu baino egiten ez zena ikusteko aukera ematen baitu.
Endoskopiak disgestio-barrunbearen azterketa bisuala ahalbidetzen du, endoskopio baten bitartez: iluminazio sistema batez hornitutako hodia, barneko bideak miatzea errazten duena bideo batera konektatutako kamara batekin.
Endoskopia tradizionalak diagnostikoan laguntzen du, arazoak bistaratuz, biopsiaz eginez eta onbera eta gaiztoa dena bereiziz. Horretaz gain, tratatzeko eta sendatzeko aukera ere ematen du, adibidez, polipo bat erauziz, horrek etorkizunean lesio gaiztoren bat izatea ekidin ahal baitu. Prebentzio helburu hori funtsezkoa da, koloneko minbiziaren aurrean bereziki.
Endoskopia aurreratuak behazun-bidean eta pankrean eragiteko aukera ematen du, tumoreen hedadura maila diagnostikatzeko eta neurtzeko endoskopia bidezko ekografiekin (ekoendoskopia).
IMQ Zorrotzaurre eta Virgen Blanca kliniketako Endoskopiako Unitateetan bereizmen handiko endoskopia daukagu, teknikarik eraginkorrena eta ondorio gutxien eragiten duena. Teknika horrek aukera ematen du digestio-hodiko, behazun-bideko eta pankreako gaitzak diagnostikatzeko eta esku-hartze terapeutiko aurreratua burutzeko ohiko kirurgiara jo beharrik izan gabe.
Gastroskopia eta endoskopia dira ohikoenak gure Endoskopiako Unitatean. Kasu guztietan eta beharrezkoa izanez gero, biopsiak har daitezke mikroskopioan aztertzeko, eta poliporik egonez gero, erauz daitezke.
Teknika endoskopiko berriak gehitzen doaz egunean egunean, eta hainbat izen izan ahal dituzte, aplikatzen diren eremua zein den: bronkoskopia (arnas aparatuan sartzen bada), ekoendoskopia digestiboa, bronkioetako ekoendoskopia, hesteetako kapsula, eta abar.
Gastroskopiak edo goiko endoskopia digestiboak digestio-hodiaren goiko aldea (hestegorria, urdaila eta diodenoa) bistaratzen eta/edo bertan esku-hartzen laguntzen. Hainbat aplikazio ditu: polipoak erauztea, lesioak eta hemorragiak tratatzea, eta abar.
Kolonoskopiak edo beheko endoskopia digestiboak heste mehearen amaiera (ileoskopia) eta heste lodia osorik bistaratzeko aukera ematen du. Era berea, polipoak erauz daitezke, kirurgia eska dezaketen lesioak tatuatu daitezke ebakuntzan errazago topatzeko, protesiak jar daitezke buxadurarik egonez gero, eta abar.
Kapsula endoskopikoa erabiltzen da kolonoskopia ezin izan bada egin edo osatu gabe geratu bada. Heste mehearen edo kolonaren irudiak eskaintzen ditu, erabilera bakarreko gailu txiki bat emanda (kapsula). Gailu hori kable barik lerratzen da eta irudiak grabatzen doa pazienteak barnean eramaten duen bitartean (8 ordu gutxienez).
Kapsula pasatuko den zalantza baldin badago (esaterako, heste mehearen estugune-estenosi susmoren bat badago), patency izeneko “fikziozko” kapsula biodegradagarria ematen zaio pazienteari aldez aurretik. Kapsula hori birxurgatzen da eta desegiten da hartu denetik 50 eta 100 ordu bitartean pasatuta. Eskuarki, hesteen buxadura egon daitekeen susmoa dagoenean erabiltzen da.
Ekoendoskopia egiteko hodi malgu mehe bat sartzen da ahotik zein uzkitik. Barrunbeak bistaratzeaz gain, ekografiak egiteko aukera ere ematen du, bereizmen handiko irudi aratzak lortzeko.
Digestio-hodien geruzak ikusteko balio du, esaterako, tumoreen estadioa zehazteko, behazunaren eta pankrearen gaitzak baloratzeko pazientea irradiatu barik, eta zenbait ebakuntza egiteko: pankrearen lesioen ziztadak, digestio-hoditik kanpoko gongoilen biopsiak...
IMQ Zorrotzaurreko Endoskopiako Unitatean Arnas aparatuko Endoskopia Unitate erantsia ere badugu. Bertan egiten dira bronkoskopiak eta arnas aparatuko endoskopiak, biriketako tumoreen hedadura neurtzeko (estadiajea).
IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca klinikek batera egiten dute lan, diagnosirako miaketa eta esku-hartze endoskopiko aukera zabalarekin. Endoskopia Unitatearen osagarri da Digestio-higikortasunaren Unitatea. IMQ Virgen Blanca Klinikan eskaintzen da eta honako proba hauek egiteko aukera ematen du:
Endoskopiako Unitatea
Endoskopiako Unitatea
ElI Unitatea (Crohnen Gaixotasuna eta kolitis ultzeraduna)Maria Lopez Lopez
Endoskopiako Unitatea
Aitor Orive Calzada
Endoskopiako Unitatea
Endoskopia aurreratuko unitatea: CPR, ekoendoskopia, obesitatea, ziztadakVictor Manuel Orive del Cura
Endoskopiako Unitatea
Endoskopia aurreratuko unitatea: CPR, ekoendoskopia, obesitatea, ziztadakBlanca Sampedro Andrada
Endoskopiako Unitatea
Gibeleko gaixotasunetan espezialistaEndoskopia bat egin behar baduzu, profesionalek zure kasu zehatzerako adierazten dizutenaren araberako izango da aurretiko prestaketa.
Oro har, ahotik egiten diren endoskopien kasuan, pazientea baraurik egon behar da gutxienez 6 orduz, ikustea oztopatzen duen janari hondakinik egon ez dadin. Endoskopia uzkitik egiten denean, badira zenbait prestakin aurretik hartu behar direnak eta hestea garbitzen dutenak hondakin fekalik egon ez dadin.
Zenbait esku-hartze endoskopikorako, antibiotikodun medikazioa hartu behar da aldez aurretik, eta pazientea ospitaleratu behar da. Horretaz gain, baliteke tratamendu antikoagulatzaile edo antiagregante batzuk eten behar izatea, mediku arduradunaren gainbegiratzearekin beti. Berak adieraziko dizu tratamendu horiek eten behar diren ala ez eta beste ordezkorik hartu behar duzun.
Endoskopia sedazioarekin edo anestesiarekin egiten da. Beraz, ez du ia minik eragiten eta prozesu erosoa da pazientearentzat.
Obesitatearen tratamenduan, honako xede hauetarako erabiltzen dira teknika endoskopikoak:
Obesitatearen tratameduari buruzko informazio gehiago izateko, bisitatu Obesitatearen eta Metabolismoaren Unitatea.