Kontaktatu

IMQ Zorrotzaurre

Neurokirurgia

Garuneko eta bizkar hezurreko kirurgiarako teknologia berrienena duen taldea

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Neurokirurgia

IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Neurokirurgia Asistentzia Unitatea osatzen duten profesionalen taldeak zerbitzu kirurgikoa egiten du, garuneko eta bizkar hezurreko patologia duten pazienteei asistentzia osoa emateko asmoz. Paziente bakoitzaren zainketa modu bateratuan egiten dugu (Unitateko kide guztien artean), estrategia terapeutiko onena eskaintzeko. Kasu bakoitza banaka eta zehaztasun handiz aztertzen dugu, medikuaren eta pazientearen arteko hartu emana hurbilekoa eta konfiantzazkoa izateko. Horrez gain, beste espezialista askorekin batera lan egiten dugu, hala badagokio, beharrezkoak izan daitezkeen arazo konplexuei diziplina anitzeko erantzunak emateko.

IMQ Zorrotzaurre Klinika berrian gure gaixo guztiei asistentzia azkarra eta erosoa bermatzeko diseinaturiko instalazioak daude. Horien artean, nabarmentzekoa da gure azken belaunaldiko ebakuntza gela, teknologia berrienaz hornituta dagoelako; besteak beste, gaixo kritikoa tratatzeko ZIUa dauka eta kualifikatutako langileak dituen ospitalizazio unitate modernoa ere pazientea ebakuntza aurretik eta ondoren zaintzeko. Horrez gain, Kanpoko Kontsulta berrienetatik, paziente bakoitzaren beharrei berehala erantzuteko aukera ematen duen jarduera eskaintzen dugu.

Neurokirurgia Zerbitzuan, oro har, hurrengo prozedura kirurgikoak egiten ditugu:

  • Bizkarreko tratamendurako medikuntza birsortzailea (hazkunde-faktore ugariko plasma)
  • Patologia tumoralerako? neuronabegazioaren bidezko garezurreko eta bizkarrezurreko kirurgia
  • Neuronabegazioaren bidezko garuneko biopsia
  • Patologia tumoral, baskular edo malformatiboetarako garezurreko eta bizkarrezurreko kirurgia
  • Endekapenezko bizkarrezurreko patologiarako neurri txikian inbaditzailea den kirurgia da (hernia diskala, kanaleko estenosia...)
  • Bertebroplastia eta zifoplastia ornoak haustean
  • Ornoak larruazalean zehar edo modu irekian finkatu endekapenezko bizkarrezurreko patologiarako (espondilolistesia, kanaleko estenosia...)
  • Larruazalean zeharreko edo irekia den kirurgia trigeminoaren neuralgiarako
  • Hidrozefaliaren diagnostikoa eta tratamendua
  • Kraniotomia garuneko odoljario traumatiko eta ez traumatikoetan premiazko hustuketa egiteko

Gure Zerbitzurako jarduera kirurgikoa ezinbestekoa bada ere, egia da alderdi terapeutiko medikoa garrantzizkoa ere badela, hau da, paziente asko ebakuntza gelatik pasa gabe tratatzen ditugu. Horien artean, adibide moduan nola tratatzen diren hurrengo patologiak jarri ditzakegu:

  • Traumatismo Kraneoenzefalikoa
  • Garuneko odoljarioa (intraparenkimatosa, subaraknoideoa, intrabentrikularra...)
  • Garuneko Infartu Hemorragikoa

Informazio gehiago hurrengo estekan: https://neurocirugiabilbao.com/

Teknologia

  • Mikroskopio kirurgikoa
  • Neuronabigatzailea
  • Aspiragailu ultrasonikoa
  • Ebakuntza barneko fluoroskopioa
  • Abiadura handiko motor neurokirurgikoa
  • Ebakuntza barneko monitorizazio neurofisiologikoa
  • Neuronabigatzailea
  • Aspiragailu ultrasonikoa
  • Ebakuntza barneko fluoroskopioa
  • Abiadura handiko motor neurokirurgikoa
  • Ebakuntza barneko monitorizazio neurofisiologikoa

Talde

Ohiko galderak

Bizkarreko minak tratatzeko medikuntza birsortzaile pertsonalizatuak Hazkunde-faktore ugariko Plasma erabiltzen du, pazientearen beraren odoletik abiatuta lortzen dena. Horrela, odol horretan dauden hazkunde-faktoreen propietate terapeutikoetan oinarritutako sendagai bat lortzen da. Tratamendua munduan ospe handiena duen ikerketa-zentroetako batek garatu du:BTI Biotechnology Institute España.

Kaltetutako gunean hazkunde-faktore ugariko plasma infiltratzeko, ebakuntza-gelan ebakuntza erraz bat egiten da, 4 ordu inguruko ospitaleratzearekin.

 

Bizkarreko arazoak hazkunde-faktore ugariko plasma lortzeko eta iragazteko teknika berritzaile honekin tratatzearen onura nagusiak honako hauek dira:

  • ATZERATU EGITEN DU giltzadura-endekapenaren aurrerapena
  • MURRIZTU EGITEN DITU hantura eta mina
  • HOBETU EGITEN DITU funtzioa eta mugikortasuna

Kraniotomia gure espezialitatearen eguneroko ohiko teknika kirurgikoa da. Bertan, garezurreko zati bat ateratzen dugu (hezurrezko zintzilikarioa) ebakuntza egin nahi dugun garuneko aldean arazorik gabe esku hartzeko. Hezur zati hori kirurgia egiten den bitartean kentzen da eta amaitzean, bere lekuan jartzean da, garunari eta bertan dauden estrukturei berriro ere babesa emateko.

Ebakuntza aurreko gomendioak paziente bakoitzari dagozkio. Anestesistak eta neurozirujauak argi eta garbi azalduko diete zer egin behar duten kirurgia egin baino egun batzuk lehenago. Oro har, jakin behar duzu ingresua kirurgia egiten den egunean bertan izango dela eta beharrezkoa dela gutxienez 6 orduz baraurik egotea (solido eta likidoetarako). Espezialistak emandako argibideen arabera, farmako antikoagulatzaileak eta/edo antiagregatzaileak (Sintrom, Adiro, Clopidogrel,…) prozedura egin baino egun batzuk lehenago hartzeari utzi behar zaie. Ebakuntza aurretik zer egin behar denaren inguruan, zalantzak izatekotan, lasai asko jarri gurekin harremanetan eta guk argituko dizkizugu.

Kasuaren araberakoa da, baina, orokorrean, ez badugu bizkarrezurra finkatzeko prozedurarik egiten, pazienteak ohetik altxatu eta ibiltzen hasten dira, kirurgia egin eta hurrengo egunean. Mina ondo kontrolatzen bada, egun horretan bertan pazienteari alta ematen zaio eta jarraipena kanpoko kontsulten bidez egiten da. Alta eman ondoren, pazienteak ebakuntza aurretik egiten zituen eguneroko jarduerak egin beharko ditu arian arian, hainbat astetan zehar, bere aurreko bizitzara itzuli arte. Eguneroko bizitzara arin bueltatzea neurri txiki batean inbaditzaileak diren tekniken helburu nagusia da. Teknika horiek; besteak beste, hernia diskalerako eta kanaleko estenosirako erabiltzen dira.

Paziente bati garuneko kirurgia egiten zaion bakoitzean, funtsezkoa da ebakuntza egin ondoren, berehalako jarraipena egitea zainketa intentsiboetako unitatean (orokorrean 24 orduz). Zainketa neurologiko zorrotz hori egin eta gero, pazientea ospitalizazio solairura lekualdatuko dute, eta alta eman arte han egongo da. Bertan, kualifikatutako langileek artatuko dute eta ingresatuta dagoen bitartean, oro har, ebakuntza egin denetik 7 egunez, beren beharrei erantzungo diete (mugitzea, errehabilitazioa, higiene pertsonala, elikatzea...)

Kasu bakoitzari dagokionez aldeak egon daitezke, baina, normalean, gerrialdeko hernia diskala tratatzeko neurri txiki batean inbaditzailea den kirurgia egiten dugunean, pazientea ebakuntza ondoren ingresatuta egoten den denbora egun bateko edo bikoa izan ohi da.

Kasu bakoitzari dagokionez aldeak egon daitezke. Normalean, gerrialdeko kanaleko estenosia tratatzeko neurri txiki batean inbaditzailea den kirurgia egiten dugunean, pazientea ebakuntza ondoren ingresatuta egoten den denbora egun bateko edo bikoa izan ohi da. Zabaltzeko kirurgiari bizkarrezurra finkatzeko prozedura gehitzen badiogu, ebakuntza ondoko ospitalizazioa bost edo sei egun luzatu daiteke.

Kasu bakoitzari dagokionez aldeak egon daitezke, baina, normalean, lepoaldeko hernia diskala tratatzeko neurri txiki batean inbaditzailea den kirurgia egiten dugunean, pazientea ebakuntza ondoren ingresatuta egoten den denbora egun bateko edo bikoa izan ohi da. Lehenengo orduetan ebakuntza ondoko jarraipen zorrotza egiten da zainketa intentsiboetako unitatean eta, eta konplikaziorik ez dagoela ikusi orduko, pazientea ospitalizazio solairura igotzen da, eta bertan behin betiko alta eman arte egongo da.

Gerrialdeko hernia diskala duten paziente gehienek tratamendu kontserbadorea erabiliz (analgesia, fisioterapia,…) behar bezala aurrera egiten dute. Pazienteek tratamendua kontserbadorearen bidez onera egiten ez dutenean edo indar falta edo "zaldi buztan" sindromea (cauda equina) daukatenean, kirurgia egingo zaie. Gerrialdeko hernia diskala duten pazienteen % 20 baino gutxiagok kirurgia behar izaten dute.

Neurokirurgiaren arloan azken urteotan aurrerakuntza ugari egin dira, bai pazienteei diagnostikoa egiteko, bai tratamendua emateko ere. Ebakuntza aurretik irudiak eskuratzeko etengabeko garapena egiten ari da, eta garrantzitsuenak RNM teknikak dira, ebakuntza aurretiko 2D eta 3D azterketa gero eta zehatzagoa eta errealagoa egiteko aukera ematen digutenak. Ordenagailu bidezko kirurgiak (neuronabigaitzaileak) irudi horiek ebakuntza gelan bertan ikustea ahalbidetzen digu. GPS moduan aritzen da eta denbora errealean paziente bakoitzaren egituren barruan kokatzen gaitu. Mikroskopio kirurgikoen garapenak ikuseremu hobea eskaintzen digu, gertuago ikusi dezakegu dena eta potentzia handiko argiztapenarekin. Aspiragailu ultrasoniko berriek tumoreak desegiten dituzte ultrasoinuaren bidez, garuneko inguruko ehuna kaltetu gabe. Teknologia berri horiek eskaintzen dituzten adibide bakan batzuk izan dira, egunean egunean gure espezialitatean darabiltzagunak hain zuzen. Laburbilduz, teknologia berriei esker, gero eta prozedura konplexuagoak egin ditzakegu eta, aldi berean, arriskuak murriztea lortzen dugu.

Garuneko aneurisma garuneko arterietako adarretan ematen den puxika forma duen dilatazioa da. Aneurismaren pareta arteria osasuntsu batena baino ahulagoa da eta horrek pareta hausteko arriskua dakar, horrez gain, garuneko odoljario larria sortu dezake.

Garuneko aneurisma baten azterketa terapeutikoa paziente bakoitzari egin behar zaio. Hausteko arrisku hori aneurismaren tamainaren eta hazteko duen erritmoaren araberakoa da. Eragina izaten duten bestelako faktoreak: kokapena, morfologia, aneurisma anitz egotea, tabakismoa, arteria hipertentsioa, etab. Datu horiek guztiak izanda, paziente bakoitzaren hausteko arrisku maila ezarriko dugu. Hausteko arrisku maila baxua bada, tratamendu kontserbadorea erabiliko da, hau da, maiztasun batez aneurisma nola garatzen den kontrolatuko dugu. Dena den, hausteko arrisku handia baldin badago, kasua neurorradiologo interbentzionistekin batera aztertzen dugu eta pazienteari bere kasurako bide terapeutikorik seguruena eskaintzen diogu, bide endobaskularra edo kirurgia irekia izan daiteke.

Trigeminoaren neuralgia tratamendua tratamendu farmakologikoan eta kirurgikoan oinarritzen da. Beti tratamendu farmakologikoarekin hasiko gara (bereziki, Carbamazepinarekin). Pazienteen gutxiengoari ez zaio tratamendu hori ondo etortzen neuralgiari aurre egiteko. Kasu horiek zuzenean bigarren bidea hartu behar dute, hots, kirurgia, eta hor bi teknika mota daude:

  • Larruazalean zeharreko teknikak glizerola injektatuz, irrati frekuentziaren edo baloi bidezko konpresioaren bitartez. Erradiokirurgiari esker helburu bera lortu daiteke.
  • Deskonprezio mikrobaskularra gehiago erabiltzen den tratamendu kirurgikoa da, emaitza hobeak eskaintzen dituelako. Eraso handiagoa egiten duena da, pazienteari garuneko kirurgia egin behar zaiolako. Ebakuntza honetan datza: estutzen duen zaineko edo arteriako nerbio trigeminoa teknika mikrokirurgikoen bidez banatzea.

Hidrozefaliaren diagnostikoa irudi eta funtzio proben bidez egiten da:

  • Garuneko ordenagailu bidezko Tomografia edo Erresonantzia Magnetikoa: Bi irudi probetan dilatazio bentrikularra ikusten da eta, horrela, garuneko zirkunboluzioen atrofia dagoela baztertu daiteke.
  • Gerrialdeko Drainadura edo Ziztada Hustutzailea: gerrialdeko likido zefalorrakideo kantitate jakin bat ateratzea. Hobekuntza klinikoa (sintomak desagertzea), prozedura horren ostean, hidrozefalia normotensiboaren diagnostikoaren aldekoa da.

Patologia honetarako tratamendu neurokirurgikoa hobesten da. Larruazalaren azpian hodi bat jartzen da garuneko bentrikuluetan soberan dagoen likidoa kentzeko eta likido hori peritoneora bidaltzen da. Hodiari Bentrikulu-Peritonealeko Deribazio Balbula esaten zaio.

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu