Kontaktatu

IMQ Klinikak

Kardiologia

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Kardiologia

Zorrotzaurreko IMQ Klinikako Kardiologiako Unitate Asistentziala eremu klinikoan laguntza emateko zerbitzu orokor gisa sortu zen (Kanpo-kontsultak, Ospitaleratzea, Zainketa intentsiboak), hurrengoetan: irudi bidezko diagnosian (ECO 3D, Stress ECO, TAC-64, Bihotzeko Erresonantzia, Angiografiak) eta Hemodinamika Gelan kateterrekin interbentzionismoa (Angioplastia Koronarioak, Balbuloplastiak, TAVI, MitraClip, CIA Itxiturak eta FOP, Aurikulako apendizeen itxiturak).

Hemodinamika gela ebakuntza-gela misto bat da. Bertan, Arritmien ikerketak eta tratamenduak egiten dira (Azterketa elektrofisiologikoak, ablazioak nabigatzailearekin, taupada-markagailuak eta DAIak jartzea), eta baita Erradiologia interebentzionistako tratamenduak ere (Angioplastiak, Enbolizazioa, Protesi endobaskular aortikoak, Bertebroplastiak)

Teknika horiek guztiek Anestesiako, Bihotzeko kirurgiako eta Kirurgia baskularreko taldeekin gertuko lankidetza eskatzen dute.

Urteko 365 egunetako 24 orduetan guardia lokalizatuak ditugu, Miokardioko Infartu Akutuaren tratamendurako Angioplastia Primarioa eskain dezaketenak

Zerbitzuen zorroa:
 

  • ECO: - ECO 3D, Stresseko ECO, ECO Transesofagikoa 3D-tan.
  • TAC-64: Koronariografiak, TAVI aurreko azterketak
  • RMN: Perfusio miokardioko eta bideragarritasun miokardikoko miokardioaren azterketak, Miokardiopatien azterketa morfologikoak, Gadolinioaren kaptazioko azterketak.
  • HEMODINAMIKA: Ezkerreko eta eskuineko kateterismo bitartezko diagnosiak, Koronariografiak, Presio-gidak, IVUS, koronarioetako angioplastiak Stent-a jarriz edo jarri gabe, Balbuloplastiak, Balbula aortiko perkutaneoak jartzea (TAVI), CIA eta FOP itxiturak, Aurikulako apendizeen itxiturak, Balbularen ihes periprostetikoak ixtea, Mitra Clip, Aortaren kontrapultsazioko baloia jartzea
  • ELEKTROFISIOLOGIA ETA ARRITMIAK: Azterketa elektrofisiologikoak, Ablazioak nabigatzailearekin (NAVEX, CARTO), Krioablazioak, Kamera bateko, biko eta hiruko Taupada-markagailuak jartzea (Birsinkronizadoreak), DAIak jartzea, haririk gabeko taupada-markagailu endokabitarioak jartzea (Micra)
  • BASKULARRA: Angiografiak, Angioplastiak, Odol-jarioen enbolizazioak, Kimioenbolizazioak, Burmuineko malformazioen enbolizazioak, Shunt porto-kaba, Kaba zainaren iragazkiak, Bertebroplastiak, Aorta torazikoko endoprotesiak, Sabelaldeko aortaren endoprotesiak

Teknologia

ECO 3D Philips i3 33 modeloa

TAC - 64 GE Light Speed VCT modeloa

RMN Siemens modeloa

HEMODINAMIKA. Philips Allure Modeloa

Talde

Ohiko galderak

Bihotz-kateterismoan zunda bat (kateterra) sartzen da bihotzaren barrunbeen barruan, arteria edo/eta hankako zein besoko zain batean ziztada eginda. Kateter horien bidez presioak hartu daitezke eta kontrasteko materiala sartzeko aukera dago, X izpietako irudiak (angiografíak) lortu ahal izateko.

Arteria koronarioen angiografia da. Arteria batetik sartzen den kateter baten bidez, arteria koronarioen jatorrira sartzen gara, kontrastea injektatzen den aortaren erroan. Arteria koronarioen zeharreko jarioan lortzen den kontrasteari koronariografia deritzogu. Gaixotasun koronarioa detektatzeko metodo diagnostiko zehatzena da.

Angioplastia koronarioa arteria koronarioan estututako eremu baten dilatazioa da. Horretarako, baloi bat daukan kateter bat sartzen da arteriaren barruan. Baloia puzteak ateroma plaka zapaldu eta arteria zabaltzen du.

Stenta angioplastiako baloiaren gainean jarritako sare metalikoa da. Baloia puztean sarea zabaltzen da eta arteria koronarioaren hormaren barruan atxikita geratzen da. Este andamiaje interno que proporciona el stent evita la rotura de la placa y mejora el resultado de la angioplastia . Stentek farmakoak askatzeko bitarteko gisa erabiltzeko ere balio dute, erreestenosirik ez egoteko (stent farmakoaktiboak). Stent metalikoak behin betiko geratzen dira arteriaren barruan. Oraintsu agertu dira merkatuan urte batean edo bitan erabat xurgatzen diren stentak (stent bioxurgagarriak).

Kaltetutako arteria kopuruaren eta haien ezaugarri anatomikoen araberakoa da, prozeduren iraunaldia aldakorra da, batez bestekoa gutxi gorabehera hirurogei minutukoa da. Arazo ohikoenak ziztadaren eremuan eragindako odoljario txikiak eta hematomak dira. Hilkortasuna prozedura diagnostikoetan 1/1.000 da eta premia bako prozedura terapeutikoetan, berriz, 1/100 da.

Plaketazko antiagregatzaileak, antikoagulanteak eta ahoaren bidezko antidiabetikoak.

TAVIa ingeles akronimoa da (Transcatheter Aortic Valve Implantation) eta kateterraren bidezko aortako balbularen ezarpena da. Aortako balbula modu larrian oso estua denean, arrisku kirurgiko handiko paziente ahulentzat aginduta dago. Endekapenezko aortako estenosia komorbilitate (lotutako gaixotasun) ugariko adinekoengan eragina duen gaixotasuna da. Haientzat gaixotutako balbula ebakuntzaren bitartez protesi batekin ordezteko tratamendu konbentzionalak oso arrisku handia ekartzen du.

Mitra-Clip izeneko prozeduran kateter baten barruan grapa bat sartzen da balbula mitralean, kuskuak lotzeko eta itxituraren bateraezintasuna murrizteko asmoz. Bihotzaren dilatazioak eragindako balbula mitralaren gutxiegitasunetan (balbularen itxitura ezegokian) aginduta dago, bihotz gutxiegitasun aurreratuko eta arrisku kirurgiko handiko pazienteengan.

CIA Aurikulen arteko Komunikazioaren akronimoa da eta FOP Foramen Oval Permeable esapidearena. Biak aurikulen arteko trenkadaren akatsak dira eta arteriako eta zainetako odola nahasteko arriskua dute. Akats hauek berez zabalgarriak diren protesiekin itxi daitezke, kateterismoaren bitartez aurikulen arteko trenkadan ezarrita.

Ezker aurikulako apendizea ezker aurikularen zati bat da. Bertan fibrilazio aurikularra duten pazienteengan tronboak sortzen dira. Tronbo horiek Garuneko Istripu Baskularra (GIBAS) eragiten dute eta hura ez izateko pazienteek antikoagulatuta egon behar dute, dikumarinikoez (Sintrom) edo antikoagulante berriekin (Dabigratan, Riboroxaban, Apixaban, Edoxaban). Paziente batzuek ezin dute antikoagulanterik hartu odoljarioko arazoengatik edo antikoagulanteak ematen zaizkion arren, GIBASa izaten jarraitzen dute. Paziente hauentzat, ezker aurikulako apendizea ixteko aukera dago bertarako sarbidea estalita. Horretarako, dispositibo bat sartzen zaie, kateterraren bitartez.

Aldez aurretik sedatutako paziente bati, toraxaren hormaren gainean, pala batzuen bidez ematen zaion talka elektrikoa da. Talka horrek erabat desaktibatzen du bihotzeko jarduera elektrikoa, geldialdi labur baten ostean ohiko erritmoari berrekiteko. Fibrilazio aurikularra edo flutter aurikularra bezalako arritmia batzuetan modu programatuan egitea aginduta dago.

Bihotzeko jarduera elektrikoa aztertzea haren barrunbeetan kateterrak sartuta.

Bihotzeko arritmia jakin batzuk kortozirkuituengatik edo kilikaberatasun handitua duten eremuengatik sortzen dira. Azterketa elektrofisiologikoaren bidez aurkitutakoan, korrontea sortzea edo igarotzea saihestuta horietan eragina izateko aukera dago. Horretarako, energia ipini behar da kateter bat (Ablazioa) edo hotza (Krioablazioa) erabilita. Hura ezartzeko puntuak zehatz-mehatz aurkitzeko "nabigatzaileak" erabiltzen dira.

Bihotzeko jarduera elektrikoak aurikuletatik bentrikuluetara igarotzeko arazoak dituenean, “bihotz blokeoa” gertatzen da, pultsu mantsoa, zorabioak edo sinkopea. Taupada markagailuek arazo horiek gainditzeko balio dute, bulkada elektrikoak sortuta eta bihotzera helarazita, hainbat elektrodoren bitartez. Bulkaden sorgailua eta hura elikatzen duen bateria larruazalpean ezarri ohi dira, toraxaren atzealdean. Elektrodo kopuruaren arabera, hainbat taupada markagailu modelo daude: 1 elektrodoa (Aurikulako edo Bentrikuluko Kamera bakarra), 2 elektrodo (Kamera bikoitza) edo 3 elektrodo (Kamera hirukoitza).

Oraintsu jaso ditugu miniaturazko taupada markagailuak. Horietan, bulkaden sorgailua, bateria eta elektrodoa multzo bakarrean bilduta daude, eta eskumako bentrikuluaren barrunbearen barruan kateterra sartu daiteke, behin betiko finkatuta uzteko.

Desfibrilatzaile Automatiko Ezargarriaren akronimoa da. Elektrododun taupada markagailu honek hilkorrak izan daitezkeen arritmiak (fibrilazio bentrikularra, takikardia bentrikularra) detektatzeko eta bihotzaren barruan, elektrodoaren bitartez, deskarga elektrikoa automatikoki emateko gaitasuna dauka. Barne kardiobertsio honek bihotza desaktibatzen du taupadak ohiko erritmoarekin berriro hasi daitezen. Bat-batean hiltzeko arrisku handia duten pazienteen artean hura ezartzea aginduta dago.

Bihotzeko arterien odol jario txikiegia detektatzeko erabiltzen den esfortzu proba da. Esfortzu probek elektrokardiograman (EKGan) aldaketak eginda asaldura hori aurkitu dezaketen arren, estreseko EKOan bihotzeko hormen mugimendua aztertzen da, izan ere, EKGa baino sentikortasun handiagoa dauka jarioaren eskasiak antzemateari dagokionez. 

Ordenagailu bidezko Tomografia Axialaren akronimoa da. 64 ebakidurako (OTA-64) ekipoak erabiltzen dira. Horrek irudiak definizio handiaz berregiteko aukera ematen du. Besoko zain batean kontrastea injektatuta ipini eta kontrasteko boloa arteria koronarioak jaiotzen diren aortaren errora heltzen denean, 15 segundoz irudiak hartzen dira, ondoren ordenagailuz berregiteko eta, horrela, kateterismoa egin behar izan barik koronariografia lortzeko.

Erresonantzia Magnetikoak ehun bigunen ezaugarriak bereizteko balio du. Kardiologian aparteko erabilgarritasuna dauka Miokardiopatiak aztertzeko (Dilatatuak, Hipertrofikoak, Murriztaileak, Eskumako Bentrikuluaren Displasia Arritmogenikoa), perikardioaren analisia (Perikarditis Behartzailea) eta tumore kardiakoak. Miokardio Infartuaren ostean, miokardioaren bideragarritasuna baloratzeko ere erabilgarria da.

Tefloiz estalitako egitura metalikoak dira, berez zabalgarriak, kateterraren bitartez aortaren argiaren barruan ezartzeko. Arterian ziztada eginda sartzen da eta aginduta dago Aortako aneurismak zein Aortako disekzioak artatzeko. 

Zapaldutako bizkar hezurra zementatzea edo/eta zabaltzea da, larruazalaren zeharreko ziztadaren bidez.

Odol hodi baten jarioa buxatzea da. Horretarako, tronbosia laguntzen duten egiturak (“coils” deiturikoak) injektatzen dira. Hurrengo kasuetan aginduta dago: odoljarioak (dagokion arteria enbolizatuta); aneurisma baskularra (aneurisma zakuan tronbosia eraginda); tumoreak, iskemia eta tumorearen fibrosia eraginda, edo farmakoak injektatuta (kimioenbolizazioa). 

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00
IMQ Virgen Blanca
94 412 70 11

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu