Kontaktatu

IMQ Zorrotzaurre

Ginekologia eta obstetrizia

Emakumearen ugaltze sistemaren (uteroa, bagina eta obarioak) gaixotasunak tratatzen dituen espezialitate mediko eta kirurgikoa.

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Ginekologia eta obstetrizia

Bilboko hainbat klinikatan lehen zeuden haurdunentzako Erditzean laguntzeko zerbitzuak IMQ Zorrotzaurre Klinikan batu dira eta horrek aldaketa nabarmena ekarri du. Hala, “ZORROTZAURRE KLINIKAKO ARRETA OBSTETRIKO ETA NEONATALEKO UNITATEA” sortu da, hau da, Jaioberrientzako Unitatea.

2012ko maiatzaren 29an Unitatea inauguratu eta abian jarri zenetik, IMQren pazienteen eta beste aseguruetxeen nahiz paziente partikularren erditze prozesurako ospitalizazio guztiak aipatutako zentroan egiten dira. Honi esker giza eta teknologia baliabide guztiak artatzera bideratu daitezke.

Ama eta Umeentzako Unitate honen xedea ama eta ume jaioberriei arreta osoa ematea da, klinikan dauden bitartean, kalitate, segurtasun eta erosotasuna bermatuta.

Erditze Arrunta Artatzeko Gida Klinikoa egin da profesionalen jarduera gidatzeko, praktika klinikoaren aldakortasuna gutxitzeko asmoz. Hala, asistentziaren segurtasun eta kalitatean zuzeneko eragina dauka.

Honako gida hau erditzea ahal den modurik naturalenean egitean oinarrituta dago, analgesia epidurala edo monitarizazio kardiotokografikoa bezalako alderdiak ukitzen dituen arren, betiere mina arintzeko eta segurtasun klinikoa sustatzeko.

Erditzea bizitzaren unerik berezienetakoa da. Hori dela eta, IMQ Zorrotzaurre Klinikan erditzen laguntzeko beharrezko azpiegitura eta diziplina askotako taldeak ditugu. Talde horiek prozesu hau bere osotasunean hartzen dute eta batera lan egiten dute amari eta jaioberriari 24 orduz segurtasunik handiena emateko.

Erditzea laguntzea hain garrantzitsu eta apartekoa izanik, IMQ Zorrotzaurren gure espezialitatea interes handiko beste Unitate batzuez osatuta dago:

  • Ginekologia eta Obstetriziako Larrialdi Zerbitzua

  • Jaioaurreko Diagnostikoaren Unitatea

  • Amatasun – Haur Unitatea

  • Familia Plangintza

  • Menopausia Unitatea

  • Zoru Pelbikoko Unitatea Prolapsoaren Kirurgia. Esfortzuko gernu inkontinentziaren Kirurgia

  • Onkologia Ginekologikoaren Unitatea

  • Bularreko Patologiako Unitatea (Gongoil Zelataria) - (Bularreko Tumoreen Batzordea)

  • Kirurgia Endoskopikoa Laparoskopia eta Histeroskopia

  • Kirurgia Robotikoa 

Teknologia

  • Gaur egun, lortzen ditugun emaitzen zati handia garapen teknologikoari dagokio.

  •  Obstetriziari dagokionez, IMQ Zorrotzaurre Klinikan Amnisure eta Partosure testak ditugu, mintzen haustura eta dagokion epean baino lehenago erditzearen mehatxua detektatzeko, hurrenez hurren. Hau oso garrantzitsua da behar bako indukziorik edo frenaziorik ez egiteko. Zerbitzuak umekiaren kanpo eta barne kardiotokografia dauka hura jaso behar duten andrazko umedun guztientzat, Monitorizazio Zentrala barne, umekia ondo dagoela une guztietan behatzeko eta ebaluatzeko. Umekiaren kalotaren pHaren bidez, egoera ona okertzeko arriskua duten umekiak aurkitu daitezke. Kiwi motako bentosak, ohikoak baino modernoagoak eta seguruagoak dira. Bestetik, larruazalerako josturei dagokienez, Insorb (subticular skin stapler) erabiltzen dugu eta larruazalpean egiten denez, ez du josturarik eskatzen. Hala, pazientea erosoago dago eta haren alta lehenago heltzen da (Zesareako altak 3-4 egunetan)

  • Ginekologian, gernu-inkontinentzia zuzentzeko uretra azpiko tentsio bako zerrendek iraultza ekarri dute horien bitartez lortutako emaitza onak direla eta. Zoru Pelbikoaren patologia honetan erabakigarriak izan dira kupula baginalaren prolapsoak konpontzeko arpoien edo hainbat tresnaren bidezko aurrerapenak.

  • Bularreko Patologian diagnostikoa egiteko izandako aurrerapenekin (Mamografiak / Tomosintesia, Bularreko Ekografia, Ekografiaren bidez gidatutako Orratz Lodiko Biopsia -BAG-, Erresonantzia…), gongoil zelatariari buruzko ikerketekin eta gaur egungo ezagutzarekin, bularreko minbiziaren kirurgia, gehienetan, pazientea arin suspertzen den jarduera erraza bilakatu da.

  • Patologia onberarako eta gaiztorako kirurgia laparoskopikoa, azken belaunaldiko aparailuekin batera, Klinikako 4 ebakuntza gelatan egiten da.

  • Histeroskopia bidezko kirurgiaren bidez, kaba zainen barruko patologia (endokabaitario) onbera guztia konpontzen du kirurgia handiagorik egin behar izan barik.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak Da Vinci Robota dauka hurrengo kirurgiak egiteko: Kirurgia onberak, esate baterako, kupula baginalaren prolapsoa edo askotariko miomektomia; eta kirurgia onkologikoak, adibidez, zerbixeko, obarioko edo endometrioko minbizia. Izan ere, kirurgia robotikoa aurreko ebakuntza horiek egiteko lagungarria izan daiteke.

Talde

Ohiko galderak

Andrazkoen gehieneko ugalkortasuna 17-18 urte betetakoan heltzen da eta hogeita hamar urte arte bere horretan jarraitzen du baina hortik aurrera gaitasun hori txikitzen joango da, 35 urtetik gora arinago.

Ugalkortasun oso txikia da hilekoen azken 7 urteetan. Menopausiaren batez besteko adina 48’5 urtekoa da eta adin-tartea 42 eta 56 urte bitartekoa da. Orokorrean, bat-bateko haurdunaldiak ezohikoak dira 41 urte betetzen direnetik aurrera.

Laburbilduta, hilekoaren zikloaren barruan ugaltzeko probabilitatea hurrengoa da adinaren arabera: % 35-40, 18 urterekin; % 20, 30 urterekin; eta %5, 40 urterekin.

Haurdun geratu nahi duten lehenengo sei hilabeteetan, erdiak lortuko du, eta bostetik batek hurrengo sei hilabeteetan. Urte beteko epean haurdun geratzea ez lortzekotan, profesional espezializatu batekin harremanetan jartzea komenigarria da.

Denbora tarte hori murriztu beharra dago amaren adina handitu ahala, eta berrogei urtetik gorakoen artean, haurdun geratzen saiatu baino lehen azterketa hori egin behar dute.

Ama izatea zenbat eta beranduago bilatzeak emakume askok haien obozitoak izoztea eragin du, haien ugalkortasunari eusteko eta horrela amatasuna antolatu ahal izateko, adinaren menpe egon behar izan gabe.

Zenbat eta gazteago erabili honako teknika, gero eta emaitza hobeak lortuko ditugu. Urteak pasa ahala, ondo ateratzeko probabilitatea egokia izateko kopuru handiagoa izoztu behar izango dugu. 

Horrelako gailuek, antisorgailu modura oso seguruak izateaz gain, hilekoaren odol kopurua nabarmen gutxitzearen onura gehigarria dute eta, sarritan, ezabatzen du. Gainera, hari lotutako molestiak ere murrizten ditu.

Seme-alabak izan dituzten emakumeek nahiz eduki ez dutenek erabili dezakete.

Ernaldiko 11. edo 12. astean “behatze hirukoitza” egitea komeni da.

Amaren adina, amaren proba analitikoa eta umekiaren ekografia biltzen ditu. Ekografia honetan adin gestazionala egiaztatu eta umekiaren garondoko transluzentzia neurtzen da. Amaren adinarekin, proba analitikoaren emaitzarekin eta garondoaren neurketarekin, umekiaren asaldura kromosomikoa (13, 18 eta 21 kromosomak) egoteko arriskua (probabilitatea) ezartzen da. Gainera, ekografia honek umekiaren asalduaren beste adierazle batzuk baloratzeko balio du, esate baterako, sudurreko hezurrak, balbula trikuspidearen jarioak eta bihotzaren zainetako ductusa.

Badago beste proba analitiko bat, amaren odolean dagoen umekiaren DNA, aurrekoa baino fidagarriagoa emaitza faltsu negatibo gutxiago dituelako. Hau da, umekia ondo dagoela esaten duenean okertzeko aukera oso txikia da. Mota bat baino gehiago dago eta “behatze hirukoitza” erabilita baino kromosoma gehiago zehaztu daitezke berarekin, umekiaren beste asaldu batzuez gain.

Gainera, behatze proba bat da, ez da diagnostikoarena, eta 13.-14. asteetatik aurrera ere egin daiteke. Ez da amniozentesia bera, baina haren antz handia dauka eta ez dakar arriskurik.

Amniozentesia (eta plazentaren biopsia) umekiaren jaioaurreko diagnostikoa egiteko gaur egun dagoen proba bakarra da. Bat-bateko abortua izateko arriskua (%1 baino gutxiago) hartzearen truke, umedunaldia amaitu arte, umekiak kromosomei lotutako arazorik ez duela jakiteko aukera eskaintzen du.

Lehenengo proba bietakoren batek arrisku handia ematen duenean egitea gomendatuta dago.

Episiotomia perineoan ebaki txiki bat egitea da, erditze bitartean fetuaren burua hobeto ateratzeko. Alde horretan larruazal edo zuntz urradura ez gertatzea onena izango litzateke. Hau da, onena da ez jostea (episiorrafia). Josi behar bada, hobe da episiotomia jostea (nahita egindako ebaki garbia) urradura bat baino.

Ohikoena da episiotomia egitea lehen aldiz amak izango direnei, baginaren bidez erditze bat baino gehiago izan dutenei baino.

Ez. Metodo horiek ez dute inolako eraginik izaten ondoko emankortasunean. Emakumeak metodo horiek erabili baino lehen zeukan emankortasun bera izango du.

Hormonak dituzten metodoak antisorgailuak izateaz gain, bestelako abantailak badituzte ere: zikloak erregulatzea, hileko mina murriztea, gehiegizko ilea eta aknea hobetzea... DIU hormonalak ere hileko odoljarioa eta mina murrizten ditu.

Osasun eta Kontsumo Ministerioak gomendatzen duenez, emakumeak DTNk (hodi neuralaren akatsak) kaltetutako haurdunaldi baten aurrekariak ez baditu, egunean behin 0,4 mg azido foliko hartu behar da. Horren aurrekariak baditu, aldiz, egunean 4mg hartuko ditu.

Bi kasu horietan emandako gomendioari, gutxienez, haurdunaldia baino hilabete bat lehenago ekin behar zaio eta lehenengo hiru hilabetetan zehar. Horrez gain, azido foliko ugari duten elikagaiak hartu beharko dira.

Haurdunak azido folikoa hartzen badu eta ez badu arrisku eragilerik (errepikatu diren abortuak, aurretik haurdunaldi ektopikoa izan...), bere azken hilekoa erreferentzia izanda, zazpigarren eta zortzigarren asteen bitartean kontsultara bertaratuko da, ernaldiko adina eta haurdunaldia behar bezala garatzen ari dela egiaztatzeko.

Bi gernu inkontinentzia mota daude. Esfortzukoa eta premiazkoa.

Esfortzuko inkontinentzia gertatzen da, ariketa fisikoa egitearen ondorioz, sabelaldeko presioa handitzen denean nahigabe txiza egiten dugunean. (eztula, barrea, ahaleginak...)

Premiazko inkontinentzia gertatzen da, ostera, txiza egiteko gogo handia dugunean (larrialdia), adibidez, atarian, etxean sartzean, ura entzutean...

Esfortzuko inkontinentziak konponbide kirurgikoa dauka. Premiazko inkontinentzia zuzentzeko, ordea, tratamendu medikoa beharrezkoa da.

Inkontinentzia mistoa izatea baina esfortzukoa gehiago nabarmentzen bada, tratamendu kirurgiko ere egin ahalko da.

Kirurgia egingo den pentsatu baino lehen, tratamendu kontserbadorea kontuan hartu behar da, hain zuzen, pelbisaren beheko aldeko muskulatura indartzea.

Esfortzuko gernu inkontinentziaren kirurgiak 1996an Suediako Ulmsten eta Petros irakasleek egituratutako TVT sistemari esker izugarrizko aldaketa jasan du. Hortik aurrera, esan daiteke emaitzak onak izan direla kasuen % 90ean.

Ebakuntzaren erraztasunari dagokionez, egia da pazientearentzat ebakuntza erraza eta samurra dela, ebakuntzaren egunean bertan edo hurrengoan etxera joan eta egunerokotasunera bueltatu daitekeelako. Hori bai, lehenengo hilabetean ezin du inolako ahaleginik egin. Zirujauak, berriz, teknika behar bezala menperatu behar du, honek zehaztasun ugari dituelako emaitza egokia lortzeko. 

Hilekoa duen emakumeak hilean behin norbere bularrak aztertu behar ditu hilekoaren lehengo fasean, hau da, hilekoa izan eta gero. Menopausia osteko emakumeak ere horrela egin beharko du, baina hilekoa ez duenez, adibidez, erreferentzia moduan, hileko lehen astea hartu dezake.

Edozelan ere, medikuntza arlotik praktika hori hainbeste azpimarratu dugu, kontsultan emakume asko gaiarekin larri eta obsesionatuta ikusten ditugun arren (etengabeko palpitazioa, titiburuaren jariatzeak bilatzea, ispiluaren aurrean beren burua begiratzea...). Kontsultan ikusten duguna da emakumeak edozein aldaketaren aurrean, nahiz eta txikia izan, erraz nabaritzen duela, dutxatzean, janztean...

Bularrean nodulu bat izateak ez du esan nahi minbizia daukazula. Adinaren eta bestelako eragileen arabera, litekeena da nodulu onbera izatea.

Dena den, bularrean koskorra izanez gero, ezer baino lehenago ginekologoarekin harremanetan jarri. Horrek azterketa klinikoa egingo dizu eta irudi probak eskatuko dizkizu (mamografia eta/edo ekografia) noduluaren izaera egoki zehazteko asmoz.

Garatutako herrialdetan, zitologiaren bidezko behaketak zerbixeko minbizia izateko eta horren ondorioz hiltzeko aukera % 80-90ean murriztu du.

Umetoki-lepoko minbizia prebenitzeko SEGOk argitaratutako 2014ko onkogidak adierazten duenaren arabera, harreman sexualak 3 urtez izan ondoren edo 25 urte betetzean, zitologia egiten hasteko momentua da.

Urteroko zitologia bitan emaitza ona izan ostean, nahikoa da bizpahiru urtean behin zitologia egitea.

2006tik aurrera HPV testa behaketan erabili daiteke. Hala eta guztiz ere, gaur egun ez da sistematikoki erabiltzen, baina hurrengo urteetan biztanleriaren baheketan sartzea espero da, zitologiarekin duen sentikortasun handiagoa dela eta.

VPH testa hurrengo kasuetan egin behar da:

  • 25 urtetik gorako emakumeengan egindako zitologietan ASCUS agertzen denean.

  • CIN II-III sendaketaren kontrola kolposkopiako kontsultetan pazientearen alta baino lehen.

Giza papilomabirusaren (GPBren) txertoak soilik helburu profilaktikoarekin egiten da, GPBak eragindako edozein patologiaren gaineko efektu terapeutikorik gabe.

Oso eraginkorra da eta prebentzio onkologikoaren lehentasunezko estrategiatzat hartu behar da 26 urte izan arte emakumeei txertoa ipintzea, jarduera sexuala alde batera utzita, 9 eta 14 urte bitarteko adin-taldeari lehentasuna emanda, biztanleriaren bahetzearekin batera.

26 urtetik gorako emakumeei txertoa ipintzea banan-banan aztertzen da.

Umetoki lepoaren, baginaren eta aluaren lesio intraepitalak edo genitaletako garatxoak artatu ostean emakumeei txertoa ipintzea erabat gomendagarria da.

Azterketa hau bularreko minbizia edukitzeko arrisku handia duten familietako pazienteei soilik eskatu behar zaie.

Azterketa genetikoa egiteko irizpideak honako hauek dira. BRCA 1 eta BRCA 2 geneak honako hauek dira:

I. Bularreko edo/eta obarioko minbizia duten lehenengo mailako hiru senide edo gehiago familiaren adar berean.

II. Bi kasu lehenengo edo bigarren mailako senideen artean hainbat baldintza betetzen badira

III. Ez badago familiako historiarik, edo ez bada ezagutzen, pazienteak hurrengoak bete behar ditu:

  • Bularreko minbizia 30 urte eduki baino lehen

  • Bularreko eta obarioko minbizia paziente berarengan.

  • Albo biko bularreko minbizia 40 urte eduki baino lehen.

  • Bularreko minbizi negatiboa 40 urte eduki baino lehen.

Lehenengo mailako senideak gurasoak, neba-arrebak, seme-alabak dira.

Bigarren mailako senideak osaba-izekoak, lobak, ilobak dira.

Azken 30 urteetan zesarea tasetan izandako gehikuntzaren inguruan argitalpen eta artikulu ugari dago. Munduan herrialde eta kontinenteen arteko tasetan aldaketa nabarmenak daude. Estatuan joera ere gorakorra izan da, batez bestekoa % 27an kokatuta, eta autonomia erkidegoen artean desberdintasun handiak daude.

Gaia beste bat izan daiteke: umekiaren edo/eta amaren morbimortalitateko tasa txikiagoa al dago zesarea gehiago egiten diren lekuetan? Erantzuna EZEZKOA da.

Aldea hauxe da: jaioberria ez da erditzeko lanaren bitartez umetokitik kanpoan egoteko prestatzen. Ondorioaz, zesarearen bidezko jaioberriek honako egoera izaten dute:

  • Arnasketagatiko morbilitatea handiagoa

  • Amaren edoskitze tasak gutxitzen dira

  • Gaixotasun atopikoak gehitzen dira

Zesareak amarengan dituen ondorioak honako hauek dira:

  • Amaren morbimortalitatea handitzea

  • Ugalkortasuna murriztea

Plazenta osatzeko arazoak ondorengo umedunaldietan

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu