Zorrotzaureko Klinikaren Pediatria Zerbitzuaren helburua osasun arreta integrala eta goi-kalitatekoa ematea da haurrarentzat eta nerabeentzat. Horretarako, profesional kualifikatuen talde bat du, eta baita baliabide teknologiko aurreratuenak eta espazio fisiko atseginak, handiak, argitsuak eta haurren zein haien senideen erosotasunerako apainduak ere. Zerbitzu honen helburua haurrei arreta pediatriko onena eta eguneratuena eskaintzea da, giro atsegin eta goxoan.
Hurrengo arreta eremuetan dago bananduta zerbitzua:
Larrialdiak, patologia urgenteei arreta emateko.
Jaioberrien eta perinatalen unitatea, haurra jaiotzen den unetik klinikan alta ematen zaion arte hari arreta emateko.
Azpiespezializazioko eremua, zeinak klinikako kanpo-kontsultak hartzen dituen.
Zorrotzaurre Klinikako pediatriako larrialdien zerbitzuak arreta segurua, eraginkorra eta arina eman nahi die Larrialdietako zerbitzura doazen 15 urtetik beherako haurrei.
Pazienteak beren patologiaren larritasunaren edo presaren arabera artatzen dira, triaje-sistema informatizatu eta egituratu bati jarraituz, kontsultaren arrazoiaren eta pazientearen egoeraren arabera. Horregatik, pazienteen arreta ordenarekin beti ez dator bat iriste-ordena.
Larrialdi Pediatrikoko Zerbitzua Klinikaren Larrialdien eremuan dago kokatuta. Morgan kalean sarbide bereizia du, ospitaleratuta dauden pazienteek eta kanpo-kontsultetara joaten direnek erabiltzen dutena ez bezalakoa. Klinikaren barruan, erradiologia zerbitzutik eta traumatologia eremutik gertu dago, pazienteen zirkuitua errazteko eta arreta arintzeko. Paziente pediatrikoaren arretarako instalazio eta ekipamendu egokiak ditu, bere espazioarekin, helduen larrialdietatik bereizita.
Zerbitzua pediatra eta neonatologo kualifikatuen talde batek osatzen du. Zerbitzu diagnostikoen eta guardiako espezialisten laguntza dute. Horrez gain, erizainen talde espezializatu bat ere badu, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan.
Larrialdi Pediatrikoak Lehen Mailako Arreta anbulatorioko pediatrei laguntzen die, horiek baitira haurraren erreferentziako profesionalak. Zerbitzuan alta ematean, erreferentziako pediatrak izango dira larrialdian artatutako patologiaren jarraipena egingo dutenak.
INSTALAZIOAK
Hurrengoak ditu larrialdi Pediatrikoko Zerbitzua:
3 kontsulta, ekipo guztiekin.
Behatzeko 3 box.
Triajerako gela.
Bere kanpoko itxaron-gela.
Zorrotzaurreko Klinikako bitarteko Zaintzen Unitate Neonatalak kalitatezko arreta, gertukoa, arina eskaintzen du, gaitz neonatal gehienei arreta emateko gai dena, eta erditzean zein amaetxean dagoen bitartean jaio berriari arreta emateaz arduratuko dena. Jaio berrien zaintza intentsiboko beste unitate batzuekin koordinatzen da kasu larrienetan edo jaio berrien kirurgia beharrezkoa denean.
IMQ Zorrotzaurre klinikako Unitate Neonatala amaetxearen eraikinean dago kokatuta, jaio berriaren eta haren gurasoen arteko harremana errazteko, eta baita sendagileekin eta erizainekin etengabe informazioa ahalbidetzeko. Gainera "ate irekiko" unitatea da, eta gurasoek, ondorioz, nahi dutenean egon eta bisita dezakete seme-alaba, nahi duten denboraz, beti ere arreta eragozten ez duten bitartean.
Klinikaren barruan dagoenez, proba osagarriak egin ditzakegu, bai erradiologikoak bai laborategikoak, eta beste espezialistei ere kontsultak egin ahal dizkiegu.
Unitatea jaioberriaren eta haren familiaren alderdi emozionalak zaintzen ditu bereziki, gurasoek haurraren zaintzan parte hartzea errazten du eta ospitaleratutako jaioberriaren erosotasunaz arduratzen da uneoro. Amaren edoskitze naturala sustatzen eta babesten du, bai ospitalean dauden haurren artean bai amarekin daudenen artean, eta "gorputz-gorputz" protokoloa martxan jartzen du, erditzen den unetik, plantan ospitaleratu arte.
Ekipamendu pertsonal eta teknologikoari esker (sehaska termikoak, inkubagailuak, fototerapiako lanparak, arnasketarako laguntza-sistemak, infusio-ponpak...), patologia txikia duen jaioberriari laguntza egokia eman dakioke (jaioberrien erdiko zainketak), bai eta erreferentzia-zentrorako lekualdatzea egonkortu eta antolatu ere, egoerak hala eskatzen duenean.
Unitateak 2 gela elkartuta ditu. Jaioberriena, oso argitsua, 6 haurrentzako lekuarekin (sehaskak eta inkubagailuak). Gurasoak haurrarekin egon ahal izateko dago gaituta, gurasoen eta haurren arteko harremana sustatuz. Beste gelan, aurrekoarekin lotua, klinikan ospitaleratutako jaioberrien eguneroko azterketa perinatala egiten da. Era berean, gaixotasun metabolikoak, sortzetiko gortasuna eta jaioberriko ikterizia detektatzeko beharrezkoak diren screening-ak ere egiten dira, esku-hartze terapeutiko desberdinak behar badituzte.
Ospitalean alta ematen zaionean, etxean maneiatzeko gomendioak ematen zaizkio, arreta primarioko pediatrekin harremanetan jarri arte.
KOKAPENA
2. solairua
Hauek dira pediatria zerbitzuari laguntza ematen dioten Zorrotzaurre klinikan kokatutako azpiespezialitateak:
ALERGOLOGIA PEDIATRIKOA
Espezialitatea hau haurtzaroko gaixotasun alergikoen diagnosiari eta tratamenduari ematen dio arreta. Hauek dira kontsultako arrazoi ohikoenak: Arnasbideetako alergia (rinitisa eta bronkioetako asma), elikagaiei alergia, sendagaiekiko alergia eta dermatitis atopikoa.
Kontsultan azaleko probak egiten dira eta analisiak eskatzen dira alergiaren arrazoiak zein izan daitezkeen identifikatzeko. Ondoren, askotan esposizio kontrolatuko probak egin behar izaten dira alergia duen ala gainditu duen berresteko edo baztertzeko.
Elikagaiei alergia izanez gero, aho-tolerantziaren indukzio-testa egiteko aukera eskaintzen zaie elikadura-alergia berez gainditzen ez duten haurrei. Tratamendu honetan, elikagaiaren kantitate gero eta handiagoak (eskuarki esnea edo arrautza) ematen dira, normalean irentsitako kopuruekiko tolerantzia lortu arte.
NEFROLOGIA PEDIATRIKOA
Zaindu giltzurrunak haurtzarotik
Nefrologia Pediatrikoko espezialitateak, IMQ Zorrotzaurre Klinikaren barruan dagoena, arreta ematen du haurtzaroko gaixotasun nefrologikoen diagnosiaren, prebentzioaren eta tratamenduaren arloan. Osasun-laguntza, batzuetan, jaio aurreko garaian hasten da. Sasoi horretan, malformazio nefrourologiko batzuen diagnostiko goiztiarrak kontrol egokia eta prebentzio-neurriak ahalbidetzen dizkigu, konplikazioak eta/edo giltzurrun-gaixotasun kroniko batzuen progresioa saihestu edo atzeratzeko.
Arreta medikua Kanpo-kontsultetan egiten da astean arratsalde batez eta gainerako egunetan kontsulta espezializatua telefonoz egin daiteke.
Nefrologia pediatrikoko kanpo-kontsultetan egindako jarduera
I. - Haurtzaroan ohikoenak diren gaitzen maneiu anbulatorioa:
Hematuria.
Proteinuria.
Gernubideetako infekzioak haurtzaroan eta bakteriuria asintomatikoa. Gernubideetako infekzio errepikakorrak.
Besikoureter-errefluxua. Hidronefrosia. Ektasia pielikoa. Agenesia edo giltzurrunen ektopia.
Giltzurruneko litiasia eta hiperkalziuria.
HTA.
Giltzurrun multikistikoak, polikistosia. Giltzurrunen hipoplasia - displasia.
II. - Jaioberriaren, adin pediatrikoaren eta nerabearen giltzurrun-funtzioaren balorazioa.
III. - Osasunaren sustapena: Adin eta patologia mota bakoitzari (elikadura eta ariketa) egokitutako gomendio eta bizimodu osasungarriak.
IV. - Gernu-malformazioen jaio aurreko diagnostikoa
Gehien erabiltzen diren proba osagarriak.
Odol eta gernu biokimika, iragazte glomerularreko probak egiteko.
Beste proba analitiko batzuk patologia glomerular, tubular, litiasi edo gernu-infekzioetarako scrennig-erako.
Giltzurruneko ekografia besikala. Giltzurruneko dopplerra.
Gernu ekozistografia edo uretrozistografia erretrogradatua.
UroTAC edo UroRMN.
Giltzurrunetako gammagrafia.
Oro har, haurrei egiten zaizkien probetan oso inbaditzailea ez izaten saiatzen gara, eta proba diagnostikoak behar-beharrezkoak eta ez hain inbaditzaileak diren probetara murrizten saiatzen gara (puntzioak, zundaketak, erradiazioa).
Prozedurak:
Zainen kanalizazioa.
Kateterizazio uretrala
Lotutako unitateak:
Elkarrekin lan egiten dugu, eta lankidetza estua dugu pediatriako larrialdi-zerbitzuarekin, zainetako edo uretrako kateterizazio-teknikak eta odol-ateratzeak egiten baititu.
Laborategia, askotariko analisi espezializatuekin, odolekoak zein gernukoak. Hazkuntzak egitea...
Bereizmen handiko diagnosi zuzena errazten duen erradiologia (ekografiak, zistografiak, URORMN edo UROTAC).
Medikuntza nuklearra DMSA: proba honen bidez, giltzurrunen funtzionaltasuna eta giltzurrun-orbainak zenbatu ditzakegu.
Zerbitzuen eta espezialitateen arteko komunikazioari esker, pazienteak diziplina anitzeko eta osoko esku-hartzea izan dezake, eta, hala, laguntzaren kalitatea hobetu. Tartean sartzen diren espezialitateen artean daude: haurren kirurgia, urologia. Ginekologia, erradiologia, neonatologia...
GASTROENTEROLOGIA ETA HAURREN NUTRIZIOA
Haurrak ez dira heldu txikiak bakarrik. Digestio-, gibel- eta nutrizio-arazoak, askotan, ez dira helduen antzekoak. Semeak edo alabak digestio- edo gibel-arazoren bat edo elikadura-arazoren bat badu, gastroenterologo pediatrikoak behar adinako esperientzia du semea edo alaba tratatzeko.
Kontsultarako zein arrazoi eta patologia diagnostikatzen eta tratatzen dira gastroenterologia pediatrikoaren azpiespezialitatean?
Sabeleko min akutua edo kronikoa
Beherako kroniko eta errepikakorra
Heste narritagarriaren sindromea
Gorakoak eta errefluxu gastroesofagikoak eragindako gaixotasuna
Idorreria akutua eta kronikoa
Laktosari intolerantzia
Alergiak edo elikagaiekiko intolerantziak
Traktu gastrointestinaleko odol-jarioa
Hesteetako hantura-gaixotasuna
Behazun-bideetako eta gibeleko gaixotasunak
Gutxiegitasun pankreatikoa (fibrosi kistikoa barne)
Nutrizio arazoak: elikagaia baztertzea, desnutrizioa eta garapena atzeratzea. Elikaduraren nahasmenduak.
Zein teknika ditugu zure semearen edo alabaren arazoak aztertzeko?
Kanporatutako hidrogenoaren eta metanoaren testa
Esofagogastroduodenoskopia.
Kolonoskopia.
Funtzio hepatikoaren testa.
Elikagaiekin eragin-probak.
Beste espezialitate batzuekin lankidetzan:
Alergia probak, odolekoak eta azalekoak.
Digestio-erradiologia, honako hauek barne: esofagogastroduodeno-igarotzea, heste-igarotzea, TACa eta erresonantzia magnetiko testinala, TACa eta erresonantzia magnetikoa TACa eta erresonantzia magnetikoa
NEUROLOGIA PEDIATRIKOA
Neuropediatria pediatriako adar bat da, eta jaioberrien, bularreko haurren, haurren eta nerabeen nerbio-sistemaren patologia espezifikoak aztertzen ditu.
Helduen neurologiak ez bezala, neuropediatriak arreta berezia jartzen die neurogarapenari eta gaixotasunak (neurologikoa izan ala ez) eragiten dituen interferentziei.
Neuropediatrak konplexutasun-maila desberdineko gaixotasunei erantzuten diegu.
Gaixotasun neurologikoek kezka handia eragiten diete gurasoei. Egokiena haurraren pediatrari kontsulta egitea da, eta hark erabakiko du neuropediatra batera bideratu behar den. Haurren neurologiari buruzko kontsulten arrazoi ohikoenak hauek dira:
Atzerapenak hizkuntzaren edo jokabidearen garapen globalean, motorrean.
Konbultsioak, sukarrarekin edo gabe.
Ezgaitasun intelektual eta/edo motoreak.
Ikasteko nahasmenduak, TDA-H esaterako.
Buruko minak / migrainak.
Autismo edo Asperger sindrome susmoa.
Garuneko malformazioa dagoela susmatzen bada.
Makrozefaliak / mikrozefaliak.
Hizkuntzaren nahaste adierazkorra.
Proba osagarriek zeregin garrantzitsua dute neuropediatraren jardueran, Erradiodiagnostikoaren eta neuroirudi-proben laguntza dugu, hala nola Erresonantzia zerebrala, TAC zerebrala, eta erraz eskura daitezke.
Proba neurofisiologikoen espektroak, hala nola elektroentzefalogramak, potentzialak eta elektromiografia, garrantzi handia du epilepsien eta asaldu motorren diagnostikoan.
ESPEZIALITATEAK EDO LOTUTAKO UNITATEAK
Gainera, LOTUTAKO BESTE ESPEZIALITATE EDO UNITATE batzuk daude, haurrari diziplina anitzeko arreta integrala ematen laguntzen dutenak:
Kirurgia pediatrikoa
Dermatologia
Otorrinolaringologia
Erreumatologia
Aholku genetikoaALERGOLOGIA PEDIATRIKOA
Dra María Gil Perez
Dra Itziar Varona Perez
Dra Estibaliz Onis Gonzalez
Dra Pilar Embid Pardo
Perinatologia:
Dra Esperanza Moya Calderón
Dra Ana Ortiz Andres
Neonatologia:
Dra Elena Garcia Ojeda
Alergologia pediatrikoa
Dr. Pedro Gamboa
Dr. Eduardo Garcia Lirio
Nefrologia pediatrikoa
Dra Nélida García Pérez
Gastroenterologia eta haurren nutrizioa
Dr Iñaki Xarles Irastroza Terradillos
Neurologia pediatrikoa
Dra Cynthia Ruiz Espinoza
Dra Ainhoa Garcia Rives