Kontaktatu

IMQ Zorrotzaurre

Onkologia

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Onkologia

Onkologia Klinikoko espezialitatearen xedea minbizia duten pazienteen diagnosia, tratamendua eta jarraipena egitea da.

IMQ Bilbao Institutu Onkologikoaren xedea minbizia duten pazienteei arreta bateratua ematea da, diagnosi, tratamendu eta jarraipen prozesuetan.

IMQ Bilbao Institutu Onkologikoaren taldea Onkologia Medikuan eta Onkologia Erradioterapikoan espezializatutako sendagilez osatzen da. Haiek, espezialitate kirurgiko desberdinekin egiten dute elkarlan, paziente onkologikoen tratamendu-estrategian diziplina anitzeko arreta jarduera egiteko helburuarekin.

IMQ Bilbao Institutu Onkologikoaren xedea eskatzen duten pazienteei zerbitzu mediko onkologikoak ematea da, tratamendu efikazenak eta teknika berrienak eskainiz, eta goi mailako kalitate eta segurtasun estandarrei eutsiz.

Aldi berean, onkologia erradioterapikoko eta onkologia medikoko kanpo-kontsultak egiteko zerbitzua dugu, duela gutxi diagnostikatu diren paziente onkologikoen lehen bisitei erantzuteko, bai eta tratamendu onkologikoa egin bitartean eta amaitu ondoren segimendu-kontsultak egiteko ere. Gainera, bigarren iritziko kontsultak egiten dira, eskatzen dutenentzat.

Edozein arrazoirengatik gaixotasunean zehar ospitaleratu behar diren pazienteei ospitaleko arreta ematen zaie, onkologia medikoko eta onkologia erradioterapikoko espezialisten laguntzaren bidez, Barne Medikuntzako Zerbitzuarekin batera.

Kimioterapia tumoreen aurkako sendagaiak ematean datza, bai zainetik bai ahoz, tumorearen zelulak deuseztatzeko helburuarekin. Kimioterapia eman aurretik, beste sendagai batzuk ematen dira tratamenduaren efektu sekundarioak arintzeko.

Gure paziente gehienek modu anbulatorioan jasotzen dituzte kimioterapiako tratamenduak, hau da, ospitaleratu gabe, bizimodu ahalik eta normalena izateko, bakoitzaren aldetik zein familiarentzako. Horretarako, etengabe ditugu mediku espezialistak eta paziente onkologikoaren arretan espezializatutako erizaintzako langileak.

Kimioterapiako tratamenduak emateko, banakako 11 logela handi eta eroso ditugu, bainugela, TB, eta abarrekin.

Kanpo-erradioterapian, energia handiko erradiazio ionizatzaileen sortak erabiltzen dira (batez ere X izpiak eta elektroiak). Erradiazio ionizatzaile horiek elektroi-azeleragailu lineal gisa ezagutzen diren makina berezietan sortzen dira, eta, eskuarki, tumore-gaixotasunak tratatzeko erabiltzen dira.

Erradioterapiaren helburua erradiazio dosi bat bolumen zehatz batean ematea da (tumorearen bolumena) tumore-zelulen ahalik eta kantitate handiena deuseztatzeko, eta tumorearen inguruko zelula osasuntsuak babesteko.

IMQ Bilbao Institutu Onkologikoak 2 azeleragailu lineal ditu IMQ Zorrotzaurreko Klinikan, kanpo-erradioterapia tratamenduak egiteko, IGRT teknologia dutenak (irudiak zuzendutako erradioterapia), zeinak hura eman aurretik tratamenduaren bolumenen irudiak lortzea ahalbidetzen duten.

Pazienteak modu anbulatorioan gerturatzen dira tratamendua hartzera, eta minutu gutxi batzuk baino ez dituzte behar.

Kanpo-erradioterapiako tratamenduek, edozein tumore-patologiari aplika dakizkiokeenak, asko laguntzen dute minbizia sendatzen, eta tratamendu bakar gisa eman daitezke sendatzeko asmoarekin, organoa sendatu eta zaintzeko tratamendu kirurgikoaren ordez, edo kirurgiaren tratamendu osagarri gisa, eta, maiz, kimioterapia ematearekin lotuta.

Kanpoko erradioterapia zerbitzuaren planifikazioa

Onkologia erradioterapeutikoan espezialistak, pazientea aztertu eta ekarritako proba osagarriak baloratu ondoren, oinarrizko gaixotasunaren diagnosia berretsiko edo zehaztuko du, beste espezialista batzuekin eta pazientearekin batera, eta erradioterapia tratamendua aginduko da.

Pazienteari tratamenduaren helburuen eta haien efektu sekundarioen berri eman ondoren, eta hark baimena emandakoan, erradioterapia tratamenduaren prestakuntza faseari emango zaio hasiera.
Erradioterapiako tratamenduen planifikazioaren helburua erradiazio dosia, guztiz konformatua eta homogeneoa ematea lortzea da, ahalik eta dosi txikienarekin ehun osasuntsuetan.

Prozesua pazientea definituz hasten da, TAC simulagailuaren bitartez (eskanerra) lortutako irudi axialak ateraz. Erradioterapia konformatuaren prozesuaren arrakasta (3D-RT edo IMRT) pazientearen posizionamendu eta immobilizazioarekin hasten da. Immobilizazio-sistemen erabilerak (maskara termoplastikoak, buru-euskarriak, bularraldekoak, belaunekoak, oinetakoa, hutseko koltxoiak, etab.) lerrokatze egokia eta pazientea ongi posizionatzea hobetzen du erradioterapian zehar.

Gure institutuan bereizmen handiko ebaki anitzeko TAC bat dugu, irradiatzeko bolumenak zehaztasun handiagoz kokatu eta definitzen laguntzen diguna. 80 cm-ko irekidura duen TAC bat da, ikus-eremu zabala (FOV) duena, eta zeinari esker irudiak 3D-tan eraiki ditzakegun, eta baita arnas gating sistema ere (4D irudiak) arnasketaren ondorioz tumorearen desplazamendua aztertzeko.

TC-simuladoretik lortutako irudiak eta datuak Planifikazio sistemara transferitzen dira (sistema informatikoa), onkologia erradioterapikoko mediku espezialistak tratatu behar diren inguruak eta bolumenak zehazteko erabiltzen dena, babestu nahi diren organo osasuntsuez gain, eta tratamenduaren iraupena eta dosia ere barne hartzen dituena.

Planifikazio sistema horri esker, irudiak lortzeko modu desberdinen 3D "irudiak bateratu" ditzakegu (TAC, Erresonantzia magnetikoa eta PET-TAC), eta zehaztasun eta segurtasun handiagoarekin ezagutu ditzakegu irradiatu behar ditugun bolumenak eta organo osasuntsuak.

Erradiofisikariek (Ospitaleko Erradiofisikako espezialistak) irradiazio-planaren gainerako parametroak definituko dituzte (erradiazio-mota, energia, eremu-kopurua, sorten osaera, bolumen zurietako dosi-banaketaren optimizazioa, inguruko organo osasuntsuetan xurgatutako dosien kuantifikazioa, irradiazio-dosien kalkulua, etab.). eta onkologia erradioterapikoko mediku espezialistarekin batera, tratamendu-plana ebaluatuko dute.

Goizeko 8etatik arratsalderako 8etara, astelehenetik ostiralera.

Teknologia

Kanpoko erradioterapia zerbitzua

TAC, erresonantzia edo PET-TAC bidez lortutako 3D irudiak erabiltzen dituen irradiazio-teknika bat da, eta, planifikazio-sisteman, tratatu nahi ditugun bolumen anatomikoen hiru dimentsioko berreraikitzea ahalbidetzen digu. Gainera, erradiazio-eremuen forma geometrikoa tumorearen bolumen-formara egokitzeko aukera emango digu, eta, hala, erradiazio-bolumen homogeneoagoa eta zehatzagoa lortuko dugu espazioan.

IMRT RT konformatuko modu aurreratuena da, eremuen konformazio geometrikoaz gain, geometrikoki konformatutako eremuaren barruan erradiazio sortaren intentsitatea modula daitekeelako. Horri esker, zehaztasun handiagoz konforma daiteke irradiazio bolumena eta hobe babes daitezke ehun osasuntsuak. Horrela, tumorearen bolumenari dosi handiagoak eman ahal izango zaizkio (dosien eskalada) segurtasun handiagoz.

IMQ Institutu Onkologikoan bereizmen handiko lamina anitzeko kolimadorea duen azeleragailu lineala dugu, 2,5 mmko lodierako laminekin. Harekin, irradiazio eremuen konformazio geometrikoa bereizmen handiz egin dezakegu eta, aldi berean, irradiazio sorta modu dinamikoan modulatzen dugu, tratamenduan zehar kolimadorearen laminak etengabe mugituz. Hala, IMRT dinamikoko teknikarik aurreratuenak egiten ditugu, hala nola intentsitate modulatuko arkoterapia bolumetrikoa (VMAT)

IGRTak hainbat teknologia biltzen ditu tratamendu-unitateetan irudi erradiologikoak eskuratzeko (azeleragailu linealak). Teknologia horiek irudiak eta RTen tratamenduak osatzen dituzte, tratamenduen administrazioa zehaztasunez egiten dela ziurtatzeko, tumorearen kontrol lokala hobetzeko eta ehun osasuntsuei egiten zaien kaltea mugatzeko. Irradiatu behar diren zonen tratamenduaren aurreko irudiak lortzean datza, tratamendua modu zehatzagan eta seguruagoan egin ahal izateko.

Azeleragailu modernoek tratamenduaren aurretik irudiak ateratzeko sistemak dituzte, megatentsioko X izpi bidez, kilotentsioko irudi bidez (erradiografiak eta TAC irudiak ConeBeam-CT deritzonaren bitartez), tratamendua modu zehatzagan eta seguruagoan egin ahal izateko.

Talde

Ohiko galderak

Kimioterapia hitza tumorea tratatzeko behar diren medikamentu espezifikoen multzoa izendatzeko erabiltzen dugu. Behar ez den eran hazitako giza gorputzaren zelulei erasotzea da haren helburua, bai haiek suntsituta, bai haien hazkundea kontrolatuta. Kimioterapiako tratamenduetan aldizka edo zikloetan ematen ohi diren medikamentuak biltzen dira (astean behin, bitan,hirutan edo lautan). Medikazioa ere ematen zaie sarritan goragale, gonbito eta erreakzio alergikoei aurrea hartzeko.

Gutako bakoitzak erreakzio desberdinak ditu kimioterapiaren aurrean, eta bigarren mailako ondorioak tratamendu motaren araberakoak dira. Bigarren mailako ondorioak hasieran ez agertzeko eta aurrerago agertzeko aukera kontuan hartu behar da, tratamenduaren hainbat ziklo igarotakoan. Bigarren mailako ondoriorik ez agertzeak ez du esan nahi tratamendua eraginkorra ez denik. Izan ere, ondorio onberak eta toxikoak ez dira zertan aldi berean.

Informazio gehiago edukitzeko, ikusi kimioterapiaren bigarren mailako ondorioei buruzko gida.

Goragale eta gonbitoak bigarren mailako ondoriak dira, eguneroko bizimoduan eragin dezaketenak. Horiek agertzeko aukera eta haien intentsitatea erabilitako tratamenduaren, emandako dosien eta norbere sentikortasunaren araberakoak dira.

Orokorrean, goragale eta gonbitoak tratamenduak hasi eta gutxira agertzen dira eta normalean 24-48 ordu irauten dute, medikamendu batzuekin geroago azaldu daitezkeen arren (tratamenduaren hasieratik 2 edo 3 egunetara). Sintoma horiek antiemetikoak deritzeten farmakoen bitartez arindu daitezke. Antiemetikoak kimioterapiarekin batera eman ohi dira. Zure medikuak hala aholkatzen badu, etxerako tratamendua eskainiko dizu. Aurreikusitakoa baino gehiago luzatzen badira, medikuari edo/eta erizainari abisatu behar izango diozu, zer egin esango dizute eta ez zara deshidratatuko.

Informazio gehiago edukitzeko, ikusi kimioterapiaren bigarren mailako ondorioei buruzko gida.

Ilea galtzea edo alopezia bigarren mailako ohiko ondorioa da. Jende askorentzat bigarren mailako ondorio oso kezkagarria denez gero, zure mediku edo erizainak esan ahal izango dizu medikamentuaren eraginez ilea galduko duzun ala ez. Ez da tratamendu guztiekin gertatzen. Farmakoek ile folikuluan duten eraginarengatik gertatzen da, eta ilea galtzea dakar. Ilearen galerak gorputzaren beste alderdi batzuetan eragina eduki dezake, esate baterako, besapeak, besoak, hankak, bekainak, betileak, bizarra eta pubisaldea.

Ilea galtzea lehenengo tratamenduaren 15. eta 20. egunaren bitartean gertatu daiteke. Aldez aurretik mina eta azkura gertatu ohi da ile larruan. Gogoan izan tratamendua amaitutakoan ilea berriro haziko dela. Hainbatetan, beste kolore eta testura batekin egiten du. Erizainak ile larrua estaltzeko artikuluetan espezializatutako lekuen berri emango dizu: pelukak, zapiak...

Informazio gehiago edukitzeko, ikusi kimioterapiaren bigarren mailako ondorioei buruzko gida.

Erradioterapia tratamendu onkologikoaren xedea makina batetik energia handiko erradiazioak emititzea da, organismoaren eremu jakin batera zuzenduta. Tumore gaiztoen % 60 tratatzeko beharrezkoa da, sendatzeko zein mina arintzeko asmoz. Tratamendu soila izan edo beste batzuei lotuta egon daiteke, esate baterako, kirurgia, kimioterapia, etab. Erradioterapia tratamendu lokal edo loko-erregionala da (gongoilak edo tratatu beharreko eremuaren inguruko egiturak barne hartzen dituenean), hau da, minbizia edo inguruko eremua bere jatorrian tratatzen du.

Erradioterapiaren tratamendua aste bat eta zazpi aste bitartekoa da, tratamenduaren eremuaren, emateko dosiaren eta saioen guztizko kopuruaren arabera. Eguneroko saioak zenbait minutu soilik irauten ditu, teknikaren arabera aldatu daitekeen arren.

Erradioterapiak eragina izan dezake artatu beharreko eremuaren inguruko ehun osasuntsuetan eta, hanturaren ondorioz, bigarren mailako ondorioak agertu daitezke. Erradioterapiaren bigarren mailako ondorioak hainbat faktoreren araberakoak dira: Tokiko tratamendua izanik, bigarren mailako ondorioakk tratamendua egiten den organismoaren eremuaren, saio bakoitzeko dosiaren eta guztira jasotako dosiaren arabera aldatzen dira. Paziente bakoitzaren minberatasuna. Hainbat pertsonarengan ondorio minimoak eragiten ditu, baina beste batzuengan larriagoak izatean, kontrolatzeko tratamendu medikoa eman behar da.

Informazio gehiago edukitzeko, ikusi Erradioterapiaren bigarren mailako ondorioei buruzko gida.

Tratamendua amaitutakoan erradioterapiako onkologoarekin hitzordua eskatu beharko duzu onkologiako mostradorean. Kontsulta hori azken saiotik 2-3 astetara egin ohi da.

Tratamendua amaituta eduki arren, ondorengo 8-10 egunetan zure sintometan hobekuntza nabarmenik ez igartzeko eta horiek okertzeko aukera dago.Izan ere, aldi horretan oraindik ematen dira erradiazioaren ondorioak. Hori dela eta, tratamendua amaitu eta zenbait egun geroago erizainak telefonoz deituko zaitu zure egoera ebaluatzeko eta, hala behar izanez gero, hitzordu medikoa aurreratzeko. Dei horretan, sortu litezkeen zalantza berriak argitu eta erizainak kontsultako azken egunean adierazitako erradioterapien osteko zainketak gogoratuko dizkizute. Aldi horretan, eta medikuarekin kontsulta eduki arte, aurreko zainketa berak edukitzen eta tratamendua egin bitartean agindutako medikazio bera hartzen jarraitu beharko duzu. Molestia edo kezka sortu dezakeen sintoma finkorik agertuz gero, hurrengo hitzordura arte itxaron gabe zure medikuarekin hitz egitea garrantzitsua da.

Gauzak horrela, edonoiz zure egoera okertzen bada edo zalantzak sortzen badira, harremanetan jarri onkologiako zerbitzuarekin.

 

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu