Kontaktatu

IMQ Zorrotzaurre

Medikuntza nuklearra

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Medikuntza nuklearra

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Medikuntza Nuklearreko eta Irudi Molekularreko Arreta Unitatea irudi bidezko diagnostikoaren eta erradiofarmakoen bidezko tratamenduaren arloan laguntza ematen duen zerbitzu zentral gisa sortu zen. Ospitaleko egituran integratuta dago, eta gainerako ospitale-zerbitzuekin batera, osasun-laguntza integrala ematea du helburu.

Instalazio berriak erradioisotopoen erabilera kontrolatzea eta segurtasunez erabiltzea ahalbidetzeko diseinatu dira, eta erradiofarmazia du erradio-babeseko blindajearekin fluxu laminarreko kamerekin erradiofarmakoak prestatzeko, eta dosiak emateko gelak eta erradiofarmakoak hartu dituzten pazienteentzako itxaron gelak ere ditu.

Medikuntza Nuklearreko zerbitzuaren barruan, hurrengo miaketak eta tratamenduak egiten dira:

Medikuntza Nuklearreko zerbitzuak azken PET-TAC ekipo hibridoa du, PICO teknologiarekin eta Hi-REZ sistema detektorearekin.

Positroi-igorpenezko tomografia (PET ingelesezko Positron Emision Tomographytik), "in vivo" egindako irudi bidezko diagnosi eta ikerketarako teknika ez inbasiboa da, eta giza gorputzaren organo eta sistema desberdinen jarduera metabolikoa neurtzeko gai da. Medikuntza Nuklearreko espezialitateko gainerako diagnosi-teknikak bezala, zain barneko injekzio baten bidez emandako erradiofarmako batek gorputz barruan hartzen duen hiru dimentsioko banaketa detektatu eta aztertzean oinarritzen da PETa.

Erradiofarmakoak isotopo erradiaktibo pixka bat duten konposatuak dira, eta haiei esker, organoen morfologia eta/edo funtzionamendua iker daiteke, haietan sartuz eta kanpoan PET ekipoak detektatuko duen erradiazio kantitate txiki bat igortzen duena.

Teknika honetan oro har bizitza "ultralaburra" duten erradioisotopoak erabiltzen dira.
PET-TAC miaketek 90 eta 120 minutu bitartean diraute. Bi zati dituzte: lehenengoan, erradiofarmakoa sartzen da zain barneko injekzioz. 50-60 minutu inguruz gela berezi batean itxaron ondoren, non audio eta TB sistema batekin kontrolpean egongo zaren, bigarren fasera igaroko zara, non PET-TAC ekipoa egongo den, eta hainbat irudi aterako dizuten. Kasu batzuetan irudi atzeratuak atera behar dira, beraz, berriz ere atera behar izaten dira pixka bat geroago kasu hauetan.

Proba hau ez da mingarria izaten, sendagaiak (erradiofarmakoa) ez dizu eraginik egingo eta ez dizu eragotziko bizitza normala egitea. Miaketan zehar, irudiak ateratzea PET-TAC, geldi-geldirik egon behar duzu.
Proba egin aurretik, gutxienez 6 orduko baraualdia egin behar duzu, eta ongi hidratatu behar duzu, likido litro ingurua edanez.

Hartzen ari zaren sendagaien berri eman behar diguzu, haiek etetea beharrezkoa izan daitekeelako. Batez ere, informatu diabetikoa bazara. Ez ezazu proba hau egin haurdun bazaude edo egon bazintezke. Edoskitze kasuan, esan iezaguzu erradiofarmakorik eman baino lehen, horietako batzuk amaren esnearen bidez kanporatzen baitira eta bularreko haurrarentzat kaltegarriak izan baitaitezke.

Proba egin ondoren, egokia izan daiteke ur edo zuku gehiago edatea, erradiofarmakoa kanporatzea errazteko. Saiatu ahalik eta gehienetan pixa egiten hura kanporatzeko, eta zaindu higiene-neurriak ondoren, eskuak ongi garbituz adibidez, eta komuneko katetik tira egin. Oro har, ez duzu beste zaintzarik beharko, baina, haur txikiei eta haurdunei gehiegi ez hurbiltzea gomendatzen dugu, miaketaren egunean.

Gure zerbitzuan erabilgarri dauden Igorpen Tomografiagatik miaketak honela sailka daitezke:

  • PET-TAC Gorputz-araketa

  • PET/TAC Neurologikoa

Medikuntza Nuklearreko zerbitzuak bi buruko gammakamara bat du, zeinari esker ohiko miaketa gammagrafikoak egin daitekeen (planarrak), eta baita SPECT miaketak ere (fotoi bakarra igorrizko tomografia) eta Gated-SPECT delakoarekin eginak ere.

Gammagrafia organo desberdinen eta gorputzeko sistemen morfologia eta/edo funtzioa aztertzeko isotopo erradiaktiboak baliatuz (erradiofarmakoak) irudiak ateratzen dituen diagnosi-teknika da. Organo edo ehun zehatz batean metatutako erradiofarmakoa detektatzean datza. Gammakamararekin lortzen da eta organo horren morfologiaren eta/edo funtzioaren berri ematen digu.

Miaketa gammagrafikoek 30 eta 60 minutu artean irauten dute eta bi zati dituzte: lehenengoan, erradiofarmakoa sartzen da zain barneko injekzioz gehienetan; bigarrenean, gammakamara baliatuz, hainbat irudi ateratzen dira. Orokorrean, erradiofarmakoa jarri eta gero, apur bat itxaron behar da, irudiak atera ahal izan arte, egin beharko den miaketaren arabera.

Zenbait probak egun berean miaketa bat baino gehiago egitea eskatzen dute; beste batzuk, aldiz, egun bat baino gehiagotan. Aldizka jakinaraziko zaizu miaketak egin behar direnean.

Proba hau ez da mingarria izaten, sendagaiak (erradiofarmakoa) ez dizu eraginik egingo eta ez dizu eragotziko bizitza normala egitea. Miaketan zehar, irudiak ateratzea Gammakamaran, geldi-geldirik egon behar duzu.

Ez ezazu proba hau egin haurdun bazaude edo egon bazintezke. Edoskitze kasuan, esan iezaguzu erradiofarmakorik eman baino lehen, horietako batzuk amaren esnearen bidez kanporatzen baitira eta bularreko haurrarentzat kaltegarriak izan baitaitezke.

Gammagrafia egin ondoren, egokia izan daiteke ur edo zuku gehiago edatea, erradiofarmakoa kanporatzea errazteko. Saiatu ahalik eta gehienetan pixa egiten hura kanporatzeko, eta zaindu higiene-neurriak ondoren, eskuak ongi garbituz adibidez, eta komuneko katetik tira egin. Oro har, ez duzu beste zaintzarik beharko, baina, haur txikiei eta haurdunei gehiegi ez hurbiltzea gomendatzen dugu, miaketaren egunean.

Miatutako organoen eta gorputzeko sistemen arabera, gure zerbitzuan erabilgarri dauden azterketa gammagrafikoak honela sailka daitezke:

Digestiboa:

  • Listu-guruinen gammagrafia

  • Irensketa-azterketa Errefluxu gastroesofagikoa. Biriketako mikroxurgapenak

  • Meckelen dibertikuluaren gammagrafia

  • Askotariko odol-jarioen gammagrafia

  • Gammagrafia hepatoesplenikoa 99mTcrekin

  • Gammagrafia hepatikoa hematie markatuekin

  • Gammagrafia hepatobiliarra


Biriketakoa:

  • Biriketako gammagrafia perfusioarekin zenbaketarekin edo gabe

  • Biriketako gammagrafia Galio 67-rekin 

Bihotzekoa:

  • Orekako bentrikulografia isotopikoa (egonean)

  • Lehen urratseko bentrikulografia isotopikoa

  • Perfusio miokardikoko Gated-SPECT (esfortzua / egonean) konposatu tekneziatuekin

  • Bihotzeko gammagrafia MIBGrekin 

 

Endokrinologikoa:

  • Tiroidearen gammagrafia

  • Paratiroidearen gammagrafia eta tomogammagrafia

  • Gammagrafia suprarrenal kortikala 

Osteomuskularra:

  • Hezurretako gammagrafia

  • Hezurren SPECT

  • Hezurren miaketa leukozito markatuekin

Hematologikoa:

  • Hezur-muinaren gammagrafia makrofafikoa 

Nefrourologikoa:

  • Giltzurrunetako gammagrafia

  • Renograma isotopikoa DTPA-99mTc-rekin (IECA/ Basala)

  • Renograma isotopikoa diuretikoarekin edo gabe

  • Zeharkako zistogammagrafia

Neurologikoa:

  • Perfusioko Buruko SPECT

  • Buruko SPECT Dopaminaren garraiatzaile presinaptikoekin (DaTSCAN)

Infekzioa-hantura:

  • Hezurretako gammagrafia Galio 67-rekin

  • Biriketako gammagrafia Galio 67-rekin

  • Miaketa leukozito markatuekin

Onkologikoa:

  • Gorputz-araketa MIBG-Iodo 123rekin

  • Gorputz-araketa 131 iodoarekin.

  • Miaketa Gammagrafikoa Somatostatinaren errezeptoreekin (In 111 – OKTREOTIDOA, 99mTc- OKTEOTRIDOA)

Erradiokirurgia, "goingoil zelatariaren detekzio" esaten zaiona, ukituz hautematen ez diren tumoreak eta/edo gongoil linfatikoak erradiofarmakoak emanaz kokatzea ahalbidetzen duen teknika kirurgikoa da.

Erradiotazadorea injektatu ondoren, tumore lesioa kokatzen da, hasteko Medikuntza Nuklearreko zerbitzuan, gammakamara bitartez eta, gero, kirurgia-gelan bertan, zunda gamma detektore baten bitartez berresten da kokapena eta, horri esker, hura kirurgia bidez kentzen da, haren azterketa anatomopatologikoa egin ahal izateko.

Hainbat abantaila dituen teknika oso zehatza da: inbasio maila oso txikia ahalbidetzen du, hau da, orbain txikiagoak uzten ditu, eta linfadenektomiak (zonako gongoilak kentzea) guztiz beharrezkoak direnean bakarrik egiten dira. Horrek lesioaren errezidiba arriskua gutxitzen du, hau da, pazientearentzako arriskua txikiagoa da inguruko ehunetan kaltea txikiagoa delako eta kirurgia eta ebakuntza osteko aldia asko gutxitzen delako.

Nahiz eta Medikuntza Nuklearrak garrantzi handia duen irudi bidezko diagnostikoaren arloan, alderdi terapeutiko handia ere badu, hau da, erradioisotopoak erabil ditzakegu gaixotasun neoplasiko jakin batzuk sendatzeko, hala nola hezur-min metastatikoak eta ez-neoplasikoak arintzeko, eta, horien artean, nabarmentzekoak dira hipertiroidismoaren tratamenduko isotopo erradioaktiboekin egindako tratamenduan izandako emaitza bikainak, hala nola artikulazioaren funtzionaltasuna.

Horrela, hurrengoak ditugu:

  • Hipertiroidismoaren tratamendua Iodo 131-rekin

  • Metastasiarengatik hezurretako minaren tratamendu isotopikoa Estrontzio 89-rekin

  • Artikulazio barruko aplikazioa. Sinobiortesia Ytrio 90-rekin

Teknologia

PET eta TAC teknologiak konbinatzen dituen modu anitzeko ekipoa dugu. Hortaz, tumoreen lesioak askoz ere errazago aurkitzen ditu. Espainian jarritako halako lehenengo ekipoa da.

Hauek dira haren abantaila nagusiak: oso bereizmen maila altua eta, ondorioz, diagnosia egiteko aurrekoak baino bereizmen hobea, eta prozedura bizkortzen du.

PET berriak tamaina txikiko tumoreak aurkitzeko aukerak asko igotzen ditu, hiru dimentsioko irudien bitartez. Teknika ez inbaditzailea da eta ez du minik egiten, eta organoen eta ehunen funtzioak neurtzen ditu. Gainera, positroi-igorpenezko tomografiako bi ekipo ere ditugu.

PET/TC konbinatzen duten miaketek bakoitza bere aldetik egiten denean baino diagnosi zehatzagoak ematen dutela ikusi da.

Gamma kamera medikuntza nuklearrak gaixotasunak aztertzeko tresna gisa erabiltzen den irudiak ateratzeko gailu bat da.

Ekipoak pazienteari injektatutako gamma erradiazioa detektatzen du eta organoaren jardueraren bi dimentsioko irudi bat sortzen du.

Gammagrafia esaten zaio ateratzen duen irudiari, organoak edo ehun zehatzak erradiofarmako jakin baten kaptazioa detektatzean datzan diagnosirako prozedura izanik. Informazio morfologikoa eta funtzionala ematen du.

Hainbat sistema aztertzeko erabiltzen da teknika hau, besteak beste, osteoartikularra, genitourinarioa, digestiboa, kardiobaskularra, arnasbideena, endokrinoa eta burmuinekoa.

Taldea

  • Juan Carlos Martin Urreta

    Medikuntza nuklear

Maiz egiten diren galderak

Isotopo erradiaktibo pixka bat duten konposatuak dira, eta haiei esker, organoen morfologia eta/edo funtzionamendua iker daiteke, haietan sartuz eta kanpoan PET ekipoak edo Gammakamerak detektatuko duen erradiazio kantitate txiki bat igortzen duena. Teknika honetan oro har bizitza "ultralaburra" duten erradioisotopoak erabiltzen dira.

Eskatutako probaren arabera. Oro har, 90 eta 120 minutu bitartean diraute. PET-TAC miaketek bi zati dituzte: lehenengoan, erradiofarmakoa sartzen da zain barneko injekzioz. 50-60 minutu inguruz gela berezi batean itxaron ondoren, non audio eta TB sistema batekin kontrolpean egongo zaren, bigarren fasera igaroko zara, non PET-TAC ekipoa egongo den, eta hainbat irudi aterako dizuten. Kasu batzuetan irudi atzeratuak atera behar dira, beraz, berriz ere atera behar izaten dira pixka bat geroago kasu hauetan.

Eskatutako probaren arabera. Oro har, 30 eta 60 minutu artean. Miaketa gammagrafikoek bi zati dituzte: lehenengoan, erradiofarmakoa sartzen da zain barneko injekzioz gehienetan; bigarrenean, gammakamara baliatuz, hainbat irudi ateratzen dira. Orokorrean, erradiofarmakoa jarri eta gero, apur bat itxaron behar da, irudiak atera ahal izan arte. Zenbait probak egun berean miaketa bat baino gehiago egitea eskatzen dute; beste batzuk, aldiz, egun bat baino gehiagotan. Aldizka jakinaraziko zaizu miaketak egin behar direnean.
Itxarote-denbora egin behar den miaketaren arabera aldatuko da. Paziente guztiek ez dute zertan itxaron behar denbora bera; beraz, baliteke zenbait kasutan, zure ondoren iritsi diren pazienteak zure aurretik sartzea.

Orokorrean ez; hala balitz, hitzordua ematen dizutenean adieraziko dizute. Hartzen ari zaren sendagaien berri eman behar diguzu, haiek etetea beharrezkoa izan daitekeelako.

Ez, inola ere ez. Erradiofarmakoaren dosi bat injektatuko zaizu zainetik (odola ateratzen denean bezala). Kasuren batean, baliteke erradiofarmakoa ahoz ematea. Sendagaiak (erradiofarmakoa) ez dizu eraginik egingo eta ez dizu eragotziko bizitza normala egitea. Miaketan zehar, irudiak ateratzea PET edo gammakamara, geldi-geldirik egon behar duzu.

Medikuntza Nuklearreko miaketa batean jasoko duzun irradiazioa oso txikia da, ohiko azterketa erradiologiko baliokide batekin jasoko duzunaren parekoa edo txikiagoa.

Erabiltzen diren produktuen ezaugarriaren ondorioz, oso gutxitan gertatzen dira eragin kaltegarriak eta sekundarioak, beraz, bizitza normala egin ahal izango duzu. Oro har, ez du alergiarik ematen.

Egokia izan daiteke ur edo zuku gehiago edatea, erradiofarmakoa kanporatzea errazteko. Saiatu ahalik eta gehienetan pixa egiten hura kanporatzeko, eta zaindu higiene-neurriak ondoren, eskuak ongi garbituz adibidez, eta komuneko katetik tira egin. Oro har, ez duzu beste zaintzarik beharko, baina, haur txikiei eta haurdunei gehiegi ez hurbiltzea gomendatzen dugu, miaketaren egunean.

Bai, hala nahi izanez gero, baina hobe da haur txikiekin edo haurdun dauden emakumeekin ez etortzea.

Ez zaizu egin behar erradiaziodun azterketetarik, beraz, ez, ezingo dizute egin gammagrafiarik edo erradiofarmakoak erabiltzen duen tratamendurik. Arren, esaiguzu haurdun bazaude edo egon zaitezkeela uste baduzu (hilerokoa ez bazaizu etorri). Hala bada, garrantzitsua da guri esatea erradiofarmakorik eman aurretik.

Edoskitze kasuan, esan iezaguzu erradiofarmakorik eman baino lehen, horietako batzuk amaren esnearen bidez kanporatzen baitira eta bularreko haurrarentzat kaltegarriak izan baitaitezke.

Erradiofarmakoen bidezko tratamenduen aurretik, Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuan kontsulta medikoa egin behar da beti, eta behar adina azalpen emango zaizkio, bai eta jarraibide espezifiko eta zehatzak ere.

Bai. Gutxienez 6 orduko baraualdia egin behar duzu, eta ongi hidratatu behar duzu, likido litro bat inguru edanez. Hartzen ari zaren sendagaien berri eman behar diguzu, haiek etetea beharrezkoa izan daitekeelako. Batez ere, informatu diabetikoa bazara.

Egokia izan daiteke ur edo zuku gehiago edatea, erradiofarmakoa kanporatzea errazteko. Saiatu ahalik eta gehienetan pixa egiten hura kanporatzeko, eta zaindu higiene-neurriak ondoren, eskuak ongi garbituz adibidez, eta komuneko katetik tira egin. Oro har, ez duzu beste zaintzarik beharko, baina, haur txikiei eta haurdunei gehiegi ez hurbiltzea gomendatzen dugu, miaketaren egunean.

Oro har, proba eskatu zuen sendagileari bidaltzen zaizkio PET-TAC azterketaren irudiak eta txostena

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu