Kontaktatu

IMQ Zorrotzaurre

Medikuntza intentsiboa

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

Medikuntza intentsiboa

Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU) IMQ Zorrotzaurre Klinikaren zerbitzu zentrala da. Horrek zerbitzua ematen die bai profesionalei, bai zentroan ospitaleratutakoei, bai Larrialdietako zerbitzutik datozenei.

IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Zainketa Intentsiboko Unitatea lehenengo solairuan dago. Argi naturaleko banakako 14 box ditu. Horrez gain, leku nahikoa du gaixoa kokatzeko, baita bere tratamenduak behar duen teknologia eta tresneria ere kokatzeko.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Zainketa Intentsiboetako Unitateko gaixoak etengabe monitorizatuta daude punta-puntako ekipoen bitartez. Horiek erizaintza postuetan kokatutako zentralera konektatuta daude.

Monitorizazioaren bidez gaixoaren datuak eta parametro fisiologikoak hartzen dira, eta horri esker, datu horietan aldaketa handiak daudenean, gaixoen osasuna arriskutan jar dezaketenak, arin jarduteko aukera ematen dute, egoera bere onera itzuli ahal izateko. Monitorizazio hori mailaz maila egiten da, forma ohikoetatik hasita, ZIUn ospitaleratutako gaixo guztiei aplikatzen zaienera arte. Batetik era ez inbaditzaileak ditugu: etengabeko EKG, tentsio arterial ez inbaditzailea, oxigenoaren tenperatura edo etengabeko saturazioa. Bestetik era inbaditzaileak, kateter baskularren bitartez jarritakoak: tentsio arterial inbaditzailea, zainetako presio zentrala edo etengabeko gastu kardiakoa. Horiek gaixoaren beharren eta larritasunaren arabera erabiltzen dira.

Box guztiek punta-puntako arnasgailu bolumetrikoak dituzte, aireztapen mekanikoa behar duten gaixoentzako. Ekipamendu barruan honako makina hauek ere baditugu: etengabeko hemofiltrazio beno-benosorako 3 makina, gaixo kritikoen berariazko dialisi sistemarako; ekografoa zundekin bihotzeko, baskularreko eta abdomeneko behaketarako; eta kontrapultsazio aortikoko baloia, bihotzeko gutxiegitasun akutua duten gaixoei laguntza hemodinamiko aurreratua egiteko.

ZIUren helburua larritasun indize altua daukaten gaixoei sostengua ematea da, klinikara datozenean patologia akutua dutelako edo kirurgia konplexua egin behar zaielako. Horregatik, behar bezalako monitorizazioa eta bizitzari eusteko tratamendu intentsiboa behar dituzte, hiltzeko probabilitate altuago dutelako.

Tratamendu hori norberaren duintasuna aintzat hartuz egiten da, pazienteen balioei eusten saiatuz, ahalik eta ebidentzia handienetan oinarritutako jakintza zientifiko eta tekniko gorena aplikatuz, eta pazientea erdigunean kokatuz. Era berean, zentroaren gainerako langileekin, gure gaixoen familiarekin bat egiten da, Autonomiaren, justiziaren, Ongintzaren eta kalterik ezaren Bioetikaren printzipioak aplikatuz. Halaber, emozionalki ZIUn egotea kaltegarria izan ez dadin saiatzen gara, hala gaixoarentzako, nola familientzako. Horrela, harremana etengabekoa da.

IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Zainketa Intentsiboko Unitateko mediku taldea espezialistez, EUDez eta Erizaintzan graduatutakoez osatuta dago. Horiek guztiek formazio zientifiko eta tekniko altua daukate. Haiek dira ohean bertan gaixoen berehalako zaintzaz arduratzen direnak. Sostengua ematen dute, ez bakarrik haien behar fisikoei, baita behar emozional eta moralei ere. Hortaz, gaixoen, haien familien eta gainerako mediku taldeen arteko lotura dira. Behar horri gehitu behar zaio klinikaren Laguntzaile talde bikainaren ezinbesteko elkarlana.

Ospitalizatutako gaixoen tratamendua eta garapena mediku taldearen ardura da.

IMQ Zorrotzaurre Klinikaren ZIUaren espezialista taldea 10 profesionalez osatuta dago. Horiek medikuntza intentsiboko titulazioa daukate eta batzuek gaixo kritikoaren medikuntza alorrean 25 urte baino gehiagoko esperientzia daukate eta bataz beste 10 urteko lan esperientzia. Mediku taldearen organigrama honako hau da.

Gure lan eta giza gaitasuna osoa jarriz egiten dugu lan, gaixoei, haien familiei, lankideei, zentroari eta gizarteari ahalik eta zerbitzu onena emateko.

Talde

  • Carlos Alberto Custodio Sheen

    Medikuntza Intentsibo

  • Katherine Garcia Castillo

    Medikuntza Intentsibo

  • Ana Garcia Miguelez

    Medikuntza Intentsibo

  • Ernesto Piferrer Ruiz

    Medikuntza Intentsibo

IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu