Kontaktatu

Larrialdi Orokorrak

Medikuntza ona, tratu bikaina eta arreta azkarra, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunez

Imagen principal de cabecera - IMQ Centro médico

LARRIALDI OROKORRAK

IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Larrialdietako Zerbitzuaren lehentasunezko helburua larriak izan daitezkeen patologiekin azaldutako pazienteak artatzea da; horretarako, azpiegiturak eta aparatu oso sofistikatuak dauzka eta kualifikazio handiko profesionalek lan egiten dute bertan.

Azken urteotan, gure inguruneko zentro pribatuen artean, larrialdiko asistentziaren erreferentziazko zentro gisa genuen posizioa sendotu dugu, hainbat arrazoirengatik: plangintza estrategiko egokia garatzea, zalantza barik bezeroa ardatz gisa hartzea, profesionalen gogobetetzea eta inplikazioa bilatzea, ondo zehaztutako eta partekatutako helburuekin talde-lana egitea...

Larrialdiko Unitatean beti gabiltza Plan Funtzionalak garatzen, asistentzia behar den eran antolatzeko eta hobekuntza etenbakoa izateko. Kalitate asistentzialarekin eta pazientearen segurtasunarekin dugun konpromiso irmoa egiaztatzeko, honako agiriak ditugu: AENORreko Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren Ziurtagiria (ISO-9001:2008); IMQ Zorrotzaurre Klinikaren kide gisa duen Joint Comission International ziurtagiria; Larrialdi eta Emergentzietako Zerbitzu Bikainari Sociedad Española de Urgencias (SEMES) sozietateak ematen duen akreditazioa, Larrialdietako pazientearentzako arreta Zerbitzu onena aitortzeko Best in Class Estatuko sarietan finalista gisa emandako ziurtagiria…

Pazientea IMQ Kliniken sistemaren ardatza da eta haren beharrizan, eskari, aurreikuspen eta gogobetetzea Larrialdietako arretan dugun politikaren oinarrizko helburuak direla adieraztea oso garrantzitsua da guretzat. Ikuspegi horri esker, profesional ugarien artean gauzatutako jarduerak ebaluatu eta hobetu ditzakegu.

“…Medikuntza ona, tratu bikaina eta arreta azkarra, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunez...”

Fdo.:

Dr. Fidel Fuentes.
Jefe de Servicio de Urgencias

XEDEA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK

Xedea, Ikuspegia eta Balioak IMQ Kliniken helburuen hedapenetatik datoz. Hala ere, gure zerbitzuaren Xedeak gainerako profesionalekin eta paziente/senideekin ditugun funtzionamendu, helburu eta balioetan islatuta dago.

Eginkizuna:

Osasun asistentzia arin, seguru, fidagarri eta eraginkorra ematea Larrialdietara jotzen duten pazienteei, diagnostiko, zaintza eta tratamenduak emanda, larrialdietara joatea eragin duen patologiaren larritasunari lehentasuna emanda eta jarraipena egiten duen medikuak pazienteei/senideei tratu eta informazio egokia eskainita.

Ikuspegia:

Izen handiko zentro finkatu eta berritzailea, Euskal Herriko osasun pribatuaren erreferentzia izatea, haren zerbitzu eta profesionalen lan bikainarengatik ezagutzea, ikerkuntza eta irakaskuntzaren sustatzailea; hori guzti hori, bezero eta gizartearekin dugun konpromisoa oinarri hartuta.

Balio eta konpromisoak:

  • Gure bezeroen beharrizan eta itxaropenak gogobetetzea.
  • Gure pazienteen eskubide eta gurariak errespetatzea, zerbitzuari eta alderdi teknikoari dagokienez goi kalitatea, segurtasuna eta banakako tratua eskainita.
  • Emaitzak lortzeko joera edukitzea, etenbako hobekuntza eta eraginkortasuna sustatuta.
  • Profesionalak gogobetetzea, talde lana eta haien motibazioa bultzatuta.
  • Pertsonentzako ingurune seguru eta atsegina, ingurumenarekiko adeitsua.
  • Berrikuntza, kudeaketaren alorrean eta teknologia berriak eskuratzean.

ZERBITZUEN ESKAINTZA

Larrialdietako Unitatean prozesu hutsal zein larriak dituzten paziente akutuak artatzen ditugu. Paziente horiek zainketa arruntak, monitorizazioa edo bizkortzeko zein egoera kritikoak egonkortzeko zainketak eskatu ditzakete.

Unitateko arreta pazientearen harrerarekin hasten da, haren konplexutasun edo larritasun maila ebaluatzeko. Ondoren, arretarako lehentasun maila bat ematen diote, egoera zailean heltzen den pazienteak berehalako tratamendua jasotzeko lehentasunarekin.

Unitateko zerbitzu zorroan hurrengo kasuak daude: kontsultako asistentzia konbentzionala, ondoren familiako medikuarengana edo dagokion espezialistarengana zuzentzeko; bihotz eta biriken bizkortze aurreratua; larrialdietako zainketa espezifikoak; oso larriak ez diren kasuak behatzea; nolabaiteko larritasuna duten egoerako pazienteak behatzea; klinikako zenbait espezialistarekin kontsulta egitea; eta zerbitzuetan ingresua egitea, esate baterako, ospitalizazioko solairuak eta Mendikuntza Intentsiboko Unitatea, prozesu patologikoak Unitatearen asistentziarako dispositiboaren gaitasuna terapeutiko eta diagnostikoa gainditzen duenean.

Larrialdietako Unitatearen zerbitzu zorroaren barruan prestazio garrantzitsuak daude, Zainketa Intentsiboen eta Koronarioen Unitateko CIZn, Neurokirurgiako Zerbitzuan, Hemodinamikako gelan,... Horrek lehenengo mailako asistentzia egiteko aukera ematen du hurrengo alorretan: kardiopatia iskemiko akutua - sindrome koronarioak; arnas gutxiegitasun akutua; sepsia; TCE; intoxikazio akutuak. Kasu bakoitzerako prozesu diagnostiko terapeutiko egokia eta koadroaren egonkortzea egingo dira behin betiko tratatua izan arte.

Larrialdi obstetriko eta pediatrikoek gure Zerbitzuarekin partekatzen dituzte harrera eta triajea; hala ere, gure Klinikaren profesionalek beste sail batzuetan artatzen dituzte.

Noiz onartuta: 2014/03/ 03

Talde

Cuadro médico completo de especialistas en Urgencias

 
IMQ Zorrotzaurre
94 475 50 00
IMQ Virgen Blanca
94 412 70 11

Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?

Kontaktatu