IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Barne Medikuntzako Asistentzia Unitatea, diagnostikoaren eta tratamenduaren eremuan pazienteari asistentzia eskaintzen dion zerbitzua da, ospitalizatuta dagoenean zein kontsultan, ikuspegi holistiko eta integratzailearekin. Klinikaren ospitale egituran ezarrita eta sartuta dago eta haren xedea, gainerako zerbitzuekin batera, osasun asistentzia integrala eskaintzea da, pazientea ardatz hartuta eta kalitate handienarekin.
Unitate honetako espezialista taldeak etengabeko arreta eskaintzen dio ospitalizazio polibalenteko unitatean sartutako pazienteari, afekzio medikoei dagokienez. Jarduera hori Klinikako hurrengo zerbitzuekin lankidetza zorrotzean burutzen du: larrialdiak, medikuntza intentsiboa, onkologia, kirurgia eta traumatologia. Etengabeko asistentzia eta arreta medikoa bermatzen diegu Klinikan ospitalizatutako pazienteei Larrialdietako Zerbitzuan edo ZIUn alta hartzen dutenetik, klinikako altarekin batera asistentzia prozesua amaitu arte, edo, beharrezkoa izaten denean, kontsultako ondorengo jarraipenarekin ere.
Miaketa inbaditzaileak edo arrisku handiko prozedura diagnostiko zein terapeutiko oso konplexuak jasotzeko ospitalizatutako pazienteen zaintza eta jarraipena nahiz egon daitezkeen arazoak artatzen dugu.
Halaber, ebakuntza aurreko ebaluazioa egiten diegu patologia kirurgikoa duten pazienteei eta ebakuntza bitarteko eta ondorengo laguntza ematen diegu asistentzia hori jaso bitartean paziente horiek eduki ditzaketen arazo medikoei aurre egiteko eta, hala badagokio, horiek artatzeko.
Kanpo kontsultari dagokionez, Klinika osatzen duen multzoaren kontsulten eraikinean dago eta ebakuntza aurreko azterketetarako asistentzia alorreko laguntza ematen du. Gainera, beste espezialista batzuk edo lehen mailako arretaren eremutik igorritako pazienteei kontsulta espezializatua eskaintzen die eta ospitaleko alta osteko pazienteen jarraipena egiten du.
Barne Medikuntzako unitatearen barruan abordatze diagnostiko eta terapeutikoa egiten da hurrengo alorretan:
Gaixotasun infekziosoak
Gaixotasun erreumatiko, autoimmune eta inflamatorioak
Patologia ugariko paziente kroniko eta konplexuak artatzea
Paziente onkologikoaren arazo medikoen tratamendua
Adineko pazienteen afekzio medikoen tratamendua
Arrisku kardiobaskularreko faktoreen kontrola; lipidoak
Arazo medikoak dituzten edo garatzeko arriskua duten pazienteen ebakuntza aurreko ebaluazio eta ebakuntza osteko jarraipena
Diabetes mellitusa; arazoen kontrola, jarraipena eta artatzea
Gorabehera endokrino eta metabolikoak, desoreka hidroelektrolitikoa eta azido-baseareena
Giltzurruneko gutxiegitasun akutu eta kroniko moderatuaren diagnostiko eta tratamendua
Patologia digestiboa: hesteetako gaixotasun inflamatorioa, hepatopatiak, pankreatitisa…
Patologia neurologiko eta zerebrobaskularra
Bihotz eta biriketako patologia: bihotz gutxiegitasuna, BGBK Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa, pleura eta perikardioko isuriak aztertzea eta artatzea
Egonaldi erdiko eta bizkortze unitatean sartu daitezkeen pazienteen altaren ingresua agindu, jarraipen egin eta plangintza zehaztea
Unitateak IMQ klinika bietan (Zorrotzaurre eta Virgen Blanca) burutzen du haren jarduera, lankidetza estuan, lan egiteko sistematika berarekin eta jarduteko nahiz eskainitako prozesuak maneiatzeko antzeko protokoloekin, zentro bakoitzari egokituta, ospitalizazioari zein kontsultako artatzeari dagokienez.
Barne Medikuntza
Barne Medikuntza
Barne Medikuntza
Demetrio Roberto Padilla Lopez
Barne Medikuntza
Zalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?
Kontaktatu