Digestio Aparatuko Espezialitatearen Unitate Asistentzialak Digestio Aparatuko edozein organori dagozkion gaixotasunak diagnostikatu eta tratatzea du xede. Hauek dira Digestio Aparatuak barne hartzen dituenak: hestegorria, urdaila, heste mehea, heste lodia edo kolona, uzki-ondestea, gibela, pankrea eta behazun maskuria.
Digestio gaixotasunen azterketa paziente bakoitzarengan desberdina da, bakoitzak daukan gaixotasunen araberakoa. Hori dela eta, lehenik eta behin, pazientearen historia kliniko zehatza eduki behar da, pazienteak zein gaixotasuna duen jakiten lagunduko duena. Hori horrela, beharrezkoak liratekeen proba diagnostikoak adieraziko zaizkio; besteak beste, laborategi testa, proba erradiologikoak eta endoskopiak, kapsula endoskopikoa... diagnostikoaren fase hau bukatutzat emateko.
Batzuetan, pazienteek ez dute sintomarik, baina diagnostiko eta tratamendu goiztiarra bilatzen dute, hasierako fasetan dauden baldintza eta lesio premalignoei aurre egiteko, errazago sendatu daitezkeelako. Adibidez, batetik, Barretten hestegorria kontrolatzeko metodoa erabili daiteke, hestegorriko minbizia prebenitzeko; eta bestetik, koloneko polipoak erauztea; besteak beste, koloneko minbiziari aurrea hartzeko.
Digestio Aparatuko Unitate Asistentzialak Digestio Endoskopia unitatea barne hartzen du. Bertan hurrengo teknika endoskopikoak egiten dira:
Gastroskopia
Kolonoskopia
Goiko eta beheko digestio aparatuaren bidezko ekoendoskopia
AKPE eta drainatzeko teknika biliopankreatikoak
Digestio endoprotesiak jartzea
Teknika horien bidez, gaixotasun hestegorri-gastrikoak diagnostikatu daitezke, esaterako, hestegorriko fluxua, ultzerak eta tumoreak, bai eta digestio larrialdiei aurre egitea ere (digestio odoljarioak eta objektu arraroak ateratzea barne).
Kolonoskopiak koloneko gaixotasunak diagnostikatzeko aukera ematen du. Horrez gain, koloneko minbiziaren diagnostiko eta tratamendu goiztiarrerako baliagarria dela erakutsi du.
Digestio ekoendoskopiak mediastino eta sabelaldeko biopsien bidez diagnostikoa egiten du, baita uzkiko gaixotasunena ere.
Aparatu Digestiboa
Jose Luis Cabriada Nuño
Aparatu Digestiboa
Aparatu Digestiboa
ElI Unitatea (Crohnen Gaixotasuna eta kolitis ultzeraduna)Ana Belen Diaz Roca
Aparatu Digestiboa
Maria Lopez Lopez
Aparatu Digestiboa
Aitor Orive Calzada
Aparatu Digestiboa
Endoskopia aurreratuko unitatea: CPR, ekoendoskopia, obesitatea, ziztadakVictor Manuel Orive del Cura
Aparatu Digestiboa
Endoskopia aurreratuko unitatea: CPR, ekoendoskopia, obesitatea, ziztadakBlanca Sampedro Andrada
Aparatu Digestiboa
Gibeleko gaixotasunetan espezialistaZalantzak dituzu? Informazio gehiago behar duzu?
Kontaktatu